Abra jaialdia 2021-02-25

ABRA sariketa jaialdi bihurtu da aurten

ABRA sariketa jaialdi bihurtu da aurten
2020ko Abra sariketako argazkia/ Iturria: ALBE
Euskal Herri osotik etorritako bertsolari gazteak lehiatzen dira urtero ALBEk antolatzen duen ABRA sarian. Algortan. Aurten lehia alde batera utzi eta jaialdi formatua hartuko du saioak, protagonista bereziekin.

Azken 5 urtetako txapledunak elkartuko dira Algortako Kasinoan larunbat honetan, otsailaren 27an. Aitor ServierMaider Arregi, Aroa ArrizubietaXabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain izango dira beraz kantuan eta gai jartzaile, berriz, Jone Uria arituko da. Saioa 18.00tan hasiko da eta beharrezkoa da aurretik izena ematea 605704385 zenbakira edo albegetxo@gmail.com helbidera idatzita.

Ohiko formatuan 6 bertsolari gazte aritzen dira lehian eta saioa afariaren ostean izaten da. Aurten ordea, denek honez gero ondo ezagutzen ditugun arrazoiengatik egoerara moldatu beharra izan dute ALBE Algortako Bertso Eskolako antolatzaileek: "Pandemiaren kontuarekin saio guztiak birpentsatzen ari garenez, honi ere buelta pare bat eman genizkion. Azkenean antolatzen dugun gazteen saio bakarra beti da sariketa formatuan, lehian, eta  txapeldunak etxera oroigarria eta txapela daramatzan arren, pentsatu genuen plazara saltoa eman nahi duen gazte batentzat ez ote zen sari hobea saio bat eskaintzea. Hortik etorri zen jaialdia azken urteetako txapeldunekin egitearen ideia eta ikusiko da ea gerora begira ere martxa hau mantenduko dugun".

"Oso kartel polita gelditu dela uste dut. Niri ilusioa egiten dit egia esan gaiak jartzeak eta entzuteko gogoz nago, eta sentsazioa dut beraiek ere gogotsu etorriko direla. Jaialdi batera normalean lasaigo joaten da bat, beste aldarte batekin, eta oso aukera polita dela iruditzen zait, bai eurek kantatzeko eta bai guk entzun eta gozatzeko" gaineratu du Jone Uria bertsolari eta saioko gai-jartzaileak. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»