Hitzetik Hortzera 2021-02-25

Eskolatik Plazara ekimena, Hitzetik Hortzera

Iazko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa amaitu gabe geratu zen pandemiaren ondorioz, eta, hori dela eta, finalistak eta plazan dabiltzan bertsolari nagusiagoak elkartuta saio bereziak antolatu dira. Saio horietako bertsoaldiak eta bizipenak ezagutuko ditugu aste honetako programan. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak hiru saio antolatu dituzte elkarlanean urte hasiera honetan: Gernika-Lumon, Iruñean eta Altzon. Esan bezala, iazko Eskolarteko finalista gazteek gaur egun plazaz plaza dabiltzan bertsolari arituagoekin kantatzeko aukera izan dute. Hiru saioetako bertsoaldien hautaketa zabala eskainiko dizuegu aste honetan Hitzetik Hortzeran, baita parte-hartzaile gazteenen bizipen eta esperientziak ezagutuko ere.  

Aurreneko saioan, Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga gazteekin batera, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio aritu ziren bertsotan. Bigarren saioan, Iruñekoan, Aitor Ugarteren, Bittori Elizalderen, Ekhiñe Zapiainen eta Eukene De Los Airesen txanda izan zen, eta horiekin batera Alaia Martin eta Julio Soto aritu ziren. Azken saioa Altzon izan zen, eta kasu honetan, Aner Peritz, Haira Aizpurua eta Irantzu Idoate izan ziren protagonistak, Maialen Lujanbiorekin eta Nerea Ibarzabalekin batera. 

Horrez gain, Eskolarteko txapelketak antolatzen urte luzez aritu diren Juanjo Respaldizarekin eta Mikel Mendizabalekin elkartuko gara. Urte hauetan zehar, milaka bat-bateko zein idatzizko bertso berri entzun dituzte gaztetxoen ahotik, eta zer kontatua izango dute gaztetxoen eta eskolartekoen inguruan.

Bertsoaldi kuttuna

Aste honetan Leire Garatxena Gernikako Lilibertso bertso-eskolako kidearen Bertsoaldi kuttuna ezagutuko dugu Txapelketa Nagusiko bertsoaldi bat ekarriko dugu gogora berarekin; hain zuzen ere, Sustrai Colinak 2013ko Txapelketan Maule-Lextarren kantatutakoa. 

Hitzetik Hortzera: igandean 15:00etan eta larunbatean 21:00etan, ETB1en, eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu