Hitzetik Hortzera 2021-03-04

Bertsolari gazteen hasierak, Hitzetik Hortzera

Bost bertsolari gazteekin elkartuko gara aste honetako programan, eta bertsolari gazte izateak dituen aukerei eta mugei buruz ariko gara solasean eurekin. Horretarako, Algortan antolatutako Abra Jaialdian izango gara. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Urteroko gazte sariketaren ordez, aurten Abra Jaialdia antolatu du ALBEk, Algortako Bertsolari Eskolak. Azken bost edizioetako txapeldunak gonbidatu dituzte kantura, Euskal Herri osoko bost bertsolari gazte: Aitor Servier, Aroa Arrizubieta, Ekhiñe Zapiain, Maider Arregi eta Xabat Illarregi. 

Saioaren aurretik elkartu da protagonistekin Eider Perez aurkezlea, eta gaztetasunetik bertsoa nola bizi duten galdetu die. Lehen plazak eta hasierak nolakoak izan diren gogoratu, gazte sariketen eraginaz hausnartu edo etorkizunari begira ere jarri dira bertsolariak. Horrez gain, Abra Jaialdiko bertsoaldiez gozatzeko aukera ere izango da aste honetako Hitzetik Hortzeran. 

Bixi Bixi elkarteak antolatuta, urteroko bertso saioari eutsi diote aurten ere Pasai Donibanen. Neurriak beteta, ehun lagun inguru elkartu ziren Juanba Berasategi Auditoriumean, eta Hitzetik Hortzera ere han izan zen. Amasa-Villabonan izan zen Uhinak saioko aleren bat ere ikusteko aukera izango dugu, gainera.

Bertsoaldi Kuttuna

Donibane Azkarate bertsozale donostiarraren Bertsoaldi Kuttuna ezagutzeko txanda izango dugu. Txapelketa Nagusiko bertsoaldi bat aukeratu du; Amets Arzallusek 2013ko txapelketako finalean kantatutako bakarkakoa, "Itzultzeko garaia da" gaiari erantzunez. 

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza