Bertso plaza biziberritzeko asmoarekin, 11 bertso jaialdi antolatu ditu Durangaldeko bertso-eskolak. Martxoaren 13an hasi eta uztailaren 10ra arte izango dira saioak, eta bertso-eskolako kideez gain hainbat gonbidatu ere izango dira.
"Durangaldea uztabarritzen" dinamikak bertso saioak suspertzea eta Durangaldeko bertsozaleari bertsolaritzaz eta kulturaz gozatzeko aukera eskeintzea du, besteak beste. Bertsolari gazteak eta osasun larrialdiagatik gazteek izaten dituzten bertsotarako aukeren gutxitzea ere izan dute gogoan Durangaldeko bertso-eskolako kideek.
"Bertso saioei dagokienez, kopurua asko murriztu da. Plaza askotan dabiltzan bertsolariei ez ezik, gazteei ere eragin die horrek, saio informalak, bertso afariak... ezin antolatu gabiltzalako denok ere. Bertso eskolako kideok saioen beharra ikusi dugu, eta bertso eskolak saioak aurrera eroateko gaitasuna baduela ikusita, zirkuitua antolatzea erabaki dugu. Gazteei saioak eskaintzeko ez ezik, Duangaldean bertso mugimendua eten ez dadin ere antolatuko dugu".
11 jaialdi antolatuko dituzte guztira Durangaldeko herrietan barna: Abadiñon, Berrizen, Elorrion, Iurretan, Mallabian, Otxandion, Durangon eta Zornotzan (azken bi herrietan bina saio). Aurreneko saioa Elorrioko Gaztetxean izango da martxoaren 13an, 18.30etatik aurrera eta kantuan izango dira
Iruri Altzerreka,
Txaber Altube,
Erika Lagoma eta
Aitor Esteban bertsolariak. Gai jartzaile lanetan arituko da
Iker Apraiz. "Lehen saioan esaterako Elorrion, osasun neurriak direla-eta baztertuta geratu diren leku bat (gaztetxea) aukeratu dugu, badakigulako espazio horietan ere modu seguruan antola daitezkeela kultur ekintzak, nahiz eta aforoa baxua izan" gaineratu dute Durangaldeko bertso-eskolako kideek.
Formatu eta mota askotako saioek osatuko dute zirkuitua, eta Durangaldeko bertsolariez gain, gonbidatu bereziak ere izango ditu antolatzaileek azaldu digutenez: "Saio batzuk areto formatukoak izango dira, aretoetan egingo direlako hain zuzen ere. Herriko plazak ere zapaldu gura ditugu... Oholtza motaren arabera, saioek kolore desberdina izango dute, eta horiek guztiak ikusteko aukera ere ematen du zirkuituak. Horrez gain, gure bertso eskolako kideei lehen mailako bertsolariak gehituko zaizkie (Lujanbio, Soto, Gaztelumendi, Alkaiza...) eta polita izango da ikustea maila goreneko bertsolariak eskolako gazteekin batere abesten, adibidez. Elkar ezagutza gertatuko da hor".
"Ez dugu horren zirkuitu handirik egin aspaldian, eta harrera ona izatea espero dugu, garaiotan zerbait freskoa eskaintzea komeni da, eta zirkuituak hori eskaintzen duela uste dugu. Bertsozalea gosez dago, eta asetzeko lain saio antolatuko ditugu".
Bertso saioak
Hauek dira bertso saioak eta parte hartzaileak, kronologikoki:
- Martxoak 13, Elorrion. 18:30ean, Gaztetxean:
- Iruri Altzerreka
- Txaber Altube
- Erika Lagoma
- Aitor Esteban
- Gai-jartzailea: Iker Apraiz
- Martxoak 27, Durangon. 18:30ean, Sorginola gaztetxean
- Eneko Abasolo ‘Abarkas’
- Gorka Pagonabarraga
- Irune Basagoiti
- Julio Soto
- Gai-jartzailea: Leire Vargas
- Apirilak 16, Iurretan. 19:00etan, Askondoko karpan:
- Miren Amuriza
- Ander Aldazabal
- Paulo Salterain
- Beñat Alonso
- Saioa Alkaiza
- Gai-jartzailea: Eneko Abasolo ‘Abarkas’
- Apirilak 24, Zaldibarren. 18:30ean, Gaztetxean:
- Leire Vargas
- Ander Elorriaga
- Unai Iturriaga
- Jone Uria
- Gai-jartzailea: Ainhoa Urien
- Apirilak 30, Zornotzan. 19:00etan:
- Alain Barañano
- Beñat Alonso
- Bittor Altube
- Irune Basagoiti
- Iruri Altzerreka
- Gai-jartzailea: Ander Gerrikaetxebarria
- Maiatzak 8, Otxandion. 18:00etan:
- Igor Galarza
- Aitor Bizkarra
- Ander Sarriugarte
- Maialen Lujanbio
- Gai-jartzailea: Durangaldeko Bertso Eskola
- Maiatzak 29, Berrizen. 18:00etan, Kultur Etxean:
- Eneko Abasolo ‘Abarkas’
- Leire Vargas
- Bittor Altube
- Maider Arregi
- Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Ekainak 12, Zornotzan. 18:00etan:
-
- Irune Basagoiti
- Gorka Pagonabarraga
- Ander Elorriaga
- Nerea Ibarzabal
- Gai-jartzailea: Durangaldeko Bertso Eskola
- Ekainak 19, Mallabian. 18:00etan, parkean:
- Iruri Altzerreka
- Paulo Salterain
- Unai Iturriaga
- Ander Gerrikaetxebarria
- Onintza Enbeita
- Gai-jartzailea: Eider Gallastegi
- Uztailak 2, Abadiñon. 19:00etan, Errota Kultur etxean:
- Txaber Altube
- Miren Amuriza
- Ander Sarriugarte
- Ander Aldazabal
- Irati Majuelo
- Gai-jartzailea: Jon Zialzeta
- Uztailak 10, Durangon. 18:00etan:
- Erika Lagoma
- Igor Galarza
- Aitor Bizkarra
- Beñat Gaztelumendi
- Gai-jartzailea: Ander Elorriaga