'Hitza Jolas' irratsaioa 2021-04-15

Bueltan da bertsolaritza Euskadi Irratiko uhinetara

Bueltan da bertsolaritza Euskadi Irratiko uhinetara
Larunbat honetan itzuliko da Euskadi Irratitik gure belarrietara "Hitza Jolas" bertsolaritza ardatz duen saioa. Oraingo honetan, Eneritz Gorrotxategik izango du saioa gidatzearen ardura eta aurreneko saioan hain zuzen ere "itzulera" hartuko dute gaitzat.

Larunbatetan 14.00tatik aurrera eskeiniko da saioa. "Bertsozaleen bertso bazkaria" bezala izendatua EiTBko webgunean, plazako bertsoak entzuteko aukera, bertso mundua osatzen duten informazioak jorratu eta bertso historikoak entzuteko aukera ere izango du entzuleak, besteak beste. Irratsaioa igandetan ere errepikatuko da, gaueko 23.00tan hasita.

Lehen saioan "itzulera" gaitzat

"Itzulera" izango da aurtengo aurreneko Hitza Jolas emankizunaren ardatza. Hari horretatik tiraka, besteak beste, denbora bat isilik pasa ondoren bertsotara itzultzea erabaki dutenen adibideak ekarriko direla aurreratu dute, Erika Lagoma eta Xabier Silveiraren kasuak, eta horrez gain, itzulerarekin lotutako 1982ko bertsoaldiren bat ere berreskuratuko du irratsaioak.

Aurreko denboraldietako atal esanguratsuenei eutsiko diote ere. "Bederatzikoa"ri etendako lekutik helduko zaio eta "Bertsopedia" osatzen ere ahaleginduko dira.

Irratsaio bat baino gehiago

Nikolas Aldai zenaren eskutik abiatu zen bertsolaritzari buruzko saioa Euskadi Irratian 90eko hamarkada hasieran eta Xabier Sukiak eman zion jarraipena ondoren. Aurten, esan bezala, Eneritz Gorrotxategik hartuko du lekukoa.

Bertsozale askoren irratsaio kuttuna izaten da aldiro Hitza Jolas eta saiorik izan ez den azken tarte hau luze egingo zitzaion bat baino gehiagori. Irratiak duen xarmaz baliatuta bertsoaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu hemendik aurrera larunbatero 14.00tan Euskadi Irratian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza