Zaleen parte-hartzearekin 2021-04-16

...Gerturatu Eta Lau: entzuteko, hausnartzeko, esperimentatzeko

...Gerturatu Eta Lau: entzuteko, hausnartzeko, esperimentatzeko
Maiatzaren 6an, 11n, 18an eta 25ean izango dira saioak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Zarautzen. Gorde zure lekua www.bertsozale.eus atarian sartuta eta izen-emate orria beteta.

Tangramaren paradoxak dio pieza berdinekin egitura berdinak eraikita ere, emaitza ezberdina izaten dela. Tangrameko piezak dantzan jarriko ditu Bertsozale Elkartearen ekimen berri honek, zalea ere parte hartzera gonbidatuta: "Praktikaren teoriatik edo, nahi bada, teoriaren praktikatik, saiakera bat egingo dugu, porrota ere arrakastatzat jota".

Esperimentua izango da denontzat Gerturatu Eta Lau ekimena: denontzat, bertsolarietaz harago zaleen parte-hartzeak ere izango duelako zer esanik saioa biribiltzerakoan. 

"Nolakoa litzateke bertsolaritzaren egitura bera feministagoa, kooperatiboagoa eta horizontalagoa balitz? Bertsolaritza elementu askok osatzen dute, eta batzuetan joera izaten dugu elementu horiek era isolatuan aztertzeko. Bertsolaria eta gai-jartzailea. Bertsolaria eta entzulea. Kantatzen dena eta kantatzen duen gorputza. Testua eta kantaera. Muga zurrunak ezarri ordez horiek lausotu eta bertsolaritza beste leku batetik biziko bagenu, ez ote genuke sorkuntzarako leku eta bide berririk aurkituko?" 

Lau saio izango dira eta saio bakoitza gai batean oinarrituko da: bertsolarien erabakimena, entzuleen erabakimena, kantaera eta gorputzen arteko harremana. Maiatzaren 6an, 11n, 18an eta 25ean izango dira saioak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Zarautzen; 18:30ean hasiko dira guztiak.

Izen-ematea doakoa da, baina aurretik gorde behar da lekua www.bertsozale.eus atarian dagoen izen-emate orria beteta.

Plaza indartzeko martxan jarritako Plaza Biziberritzen egitasmoaren baitan kokatu du elkarteak Gerturatu Eta Lau.

Saio guztien xehetasunak, hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu