Bertsoaldi bilduma 2021-05-01
Maiatzaren 1a aldarrikapen eguna izaten da urtero. 1886ko urtean, Chicagon izan zen greba orokor eta oldarraldian du jatorria ospakizun egun honek eta garai hartatik, aldarrikapen eta egoerak izugarri aldatu badira ere, oraindik badu zer borrokatu eta zer aldarrikatu langileriak. Hamaika dira gaur egun langileen egunerokoa markatzen duten egoerak eta errealitateak.
Lan istripuak
Zoritxarrez lana eta istripuak eskutik helduta etortzen dira maiz eta urtero lanean hildako langileen kopurua kezkagarria izaten da. Aurten ere, honezkero 18 dira lan istripuz hildako langileak.
2005ean, Igor Elortza eta Jon Maia eraikuntzan lanean dabiltzan bi langileren azalean jarri ziren, aldamiotik behera erori eta hildako lankideari begira.
Langabezia
Drama handia da egoera horretan dagoenarentzat, diru sarrerarik gabe zailtasunez egiten baitzaio aurre egunerokotasunari. Langabeziak %10eko langa gainditu du urte hasiera honetan Euskal Herrian.
Uxue Alberdi eta Iñaki Gurrutxaga, INEMeko (Estatu espainoleko enplegu erakunde ohia) bi langile, langabe ilara luzeari kantuan.
Lan prekarioak
Prekarietatea ez da kontu berria eta azken hamarkadetan lan prekarioen eskaintza areagotu egin da gizarte kapitalista honetan. Askori, beste aukerarik ez, eta onartzea besterik ez zaie geratzen; hamaika ordu eta arrisku lau sosen truke.
Beñat Gaztelumendiri ere "lanpostu" berri baten eskaintza iritsi zaio.
Diskriminazioa
Adina, jatorria edo generoa diskriminazio faktore izaten dira enpresetan eta lan munduan. Ez da kontu berria, adibidez, emakumezkoek lan baldintzetan pairatu behar dituzten desparekotasunak. Gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakalak gorantza segitzen du oraindik ere.
Hona hemen, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi enpresa bereko bi gizon.
Grebak, protestak
Langileek euren eskubideen defentsan aritu behar izaten dute etengabe eta greba egitea izan ohi da ugazaben gehiegikerien aurrean langileek erabili ohi duten protesta tresnetako bat.
Algortako bertso saio mundialean ere, bertso saioarekin jarraitzeko baldintza egokien faltan, boikot egin eta greban hastea beste aukerarik ez zuten izan bertsolariek.
Sindikatuak
Eskerrak zentzu horretan, Sustrai Colina eta Igor Elortza bertsolarien sindikatu bat sortu eta eskubideen alde borrokan hasi diren.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24