Udaberritik udazkenera 2021-05-10

Udazkenean egingo da Eskolartekoaren finala

Udazkenean egingo da Eskolartekoaren finala
Maiatzean eta ekainean gauzatuko dira, aldiz, lurraldeetako saioak eta finalak. Larunbat honetan bertan izango da final horietan lehena: Arabakoa maiatzaren 15ean izango da Agurainen.

Emeki-emeki apirilean hasitako bideak martxa bizia hartu du azken egunotan. Bertsozale Elkarteak iragarri berri duenez, udaberrian eta udan egingo dira 2021eko Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketako saiorik gehienak, baina udazkenean emango zaio amaiera Euskal Herriko finalarekin.

Apirilaren 23an hasi zen Eskolartekoa Gipuzkoako lehen kanporaketa saioarekin, eta pixkanaka bat egin dute Arabako eta Bizkaiko gazteek ere; laster izango dira Nafarroako saioa eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituena.

Lurraldeetako finalak finkatuta daude egutegian: maiatzaren 15ean egingo da Agurainen Arabakoa, Bertsoa Bizi Gazte Eguna ospatzearekin batera; maiatzaren 28an izango da Gipuzkoako Eskolartekoaren finala Urnietan; eta hurrengo egunean, Bizkaikoa Igorren eta Nafarroakoa Lesakan. Azken hauek Bertso Eskolen Eguna ospatzeko ere baliatuko dute hitzordua. Azkenik, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako gazte bertsolariak elkartzen dituen txapelketari dagokionez, kanporaketa saioak eginda, ekainaren 26an egingo da finala Senperen.

Lurralde bakoitzean sailkatzen diren txapeldunordeekin eta txapeldunekin egingo da uda ondoren 2021eko Eskolartekoari amaiera emango dion Euskal Herriko Eskolartekoaren finala.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa; Euskal Herrikoak 32 beteko ditu aurten. Gazteei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea du helburu, eta baita haurrak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu