Euskal Itsas Museoa 2021-05-18

Bertsoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bertsoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" erakusketaren barruan, bertso saioa antolatu dute hilaren 29an. Donostiako portuko museoan izango da, eta streaming bidez ere jarraitu ahalko da eitb.eus eta bertsoa.eus atarietan.

Museoen Nazioarteko Egunaren harira, aldi baterako bisita gidatuak eta bertso saio bat ere antolatu dute Euskal Itsas Museoan. Bertsoak Museoan bertso saioan Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak arituko dira kantuan, XIX. mendeko euskal migrazioak eta gaur egungo prozesuak izango dituzte gaitzat, besteak beste.

"Museoko edukiei ahotsa eman eta formatu berriak sortzeko asmoz, migrazioa ardatz duen bertso saioa antolatu du [museoak], gaia oso ondo ezagutzen duten bi bertsolarirekin. Amets Arzallus kazetari eta idazleak 2019an “Miñan” liburua argiratu zuen, Ibrahimak bere jaioterritik Irunera egin zuen bidearen berri ematen digu. Jon Maia bertsolari, dokumentalista eta “Hezurbeltzak” musika taldeko kideak, berriz, immigrazioaren arloko integrazioa landu du bereziki bere obran" adierazi du museoak.

Museoko zuzendari zientifikoa den Xabier Alberdi arduratuko da gai-jartzaile lanak egiteaz eta bertaratu nahi duenak izena eman beharko du aurrez komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidean edota 943430051 telefonora deituta.

Horretaz gain, Euskal Itsas Museoak, EITBk eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean eskainiko dute saioaren zuzenekoa, eta emisioa EITB.EUS eta BERTSOA.EUS atarietan izango da, arratsaldeko 17.30etatik aurrera.

Saioaren eta ospakizun horri buruzko informazio gehiago museoaren webgunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza