Ekainean zehar 2021-06-03

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberuako Eskolarteko Txapelketaren txanda

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberuako Eskolarteko Txapelketaren txanda
Joan den asteburuan bururatu ziren gainontzeko herrialdeetako txapelketak eta bakoitzetik lehen bi sailkatuek udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan kantatzeko txartela eskuratu dute.

Ekainaren 19an jokatuko dira Senpereko Larraldea baserrian Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Gazteen Xapelgoko kanporaketak. Bi kanporaketa izango dira guztira.

Finala ere bertan jokatuko da kanporaketetatik sailkatzen diren 6 bertsolariekin. Ekainaren 26an izango da goizeko 10.30tan.

Aurtengo edizioan 16 bertsulari gaztek hartuko dute parte: Martxel Elosegi Agirre, Irantzu Idoate Funosas, Laida Etxeberri Pacheco, Haize Lekuona, Irati Aizpurua Ubeda, Garikoitz Agirre Soto, Asier Arbelaitz, Tolosa, Oneka Arteaga, Ibai Lekuona Darceles, Daia Harluxet Barreto, Haira Aizpurua Ibargarai, Aetz Etxart Sarasola, Meli Etcheberry-Larçabal, Oihan Perez Harispe, Aiantze Lanes Butron eta Xanti Lacroix Etcheverria.

Herrialde bakoitzetik, lehen bi sailkatuek Euskal Herriko Eskolarteko txapelketan parte hartu ahal izango dute.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroakoak erabakita

Aurreko asteburuan jokatu ziren hiru herrialdeetako finalak eta txapeldun eta txapeldunordeak nor diren erabakita gelditu dira. Gipuzkoan Ekain Tolaretxipik irbaazi zuen eta bigarren izan zen Naia Arrizabalaga. Bizkaian, Janire Arrizabalaga eta June Diaz sailkatu ziren, hurrenez hurren, eta Nafarroan berriz, Beñat Astiz izan zen txapeldun eta Eki Mateorena ondoren.

Orain dela aste batzukerabaki ziren Arabako ordezkariak nortzuk izango ziren: Maddi Agirre eta Eukene De Los Aires.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza