UEU 2021-07-02

"Bertsolariek, gai-jartzaileek, epaileek, zaleek... denek zuten lekua eta zer ikasia"

Udako Bertso Eskola antolatu du Bertsozale Elkarteak Udako Euskal Unibertsitatearekin eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin. Hitzaldiak eta han azaldutakoa praktikara eramateko ariketa saioak egin dituzte parte-hartzaileek.

Ekainaren 29an eta 30ean egin da Udako Bertso Eskola Iruñeko Katakraken. Gaien interesaz harago, taldearen neurriari eta saioen formatuari esker, ikasleen parte-hartzea erraza eta handia izan da.

Ane Labaka, Maddi Soroa, Andoni Egaña, Maite Berriozabal, Antxoka Agirre, Amaia Agirre, Alaia Martin eta Manex Fuchs izan dira saioetako gidari. "Tailerrak apur bat urrun egon dira bertsotik, baina hori ere hein batean eskertzen da: gauzak era orokorragoan ikustea eta bertsoa nola lotzen den musikarekin, kantaera lantzeko orduan, adibidez. Saioak anitzak izan dira eduki eta forma aldetik ere", azaldu du Leire Vargas Udako Bertso Eskolan parte hartu duen ikasleak. Mikel Urteaga ere izan da ikastaroan: "Nik azpimarratuko nuke bai bertsolariek, gai-jartzaileek, epaileek, bertsozaleek...denek zutela hemen lekua eta zer ikasia: hasi arnasketatik, mikroaren aurreko jarreraraino. Saio aurreko bertsolarien esperientzia edota gai-jartzailetzaren ingurukoak...denetarik ikasi dugu. Eta gazteek eta hain gazte ez garenok elkarrekin gure ezagutza eta egunerokoa partekatzeko aukera izan dugu".

Bertsolarien kantaera eta presentzia oholtzan, saio aurreko bertsolarien esperientzia, gai-jartzailetzako eta bertsolarien bakarkako ariketarako gakoak, genero ikuspegia eta bertsolaritzaren ibilbideko zenbait mugarri - presentzia mediatikoari edota Hamaika Bertute mugimenduari dagokionez - izan dituzte hizpide.

Amaieran, zenbait ikaslek bertso saioa osatu zuten ikastaroa biribiltzeko, ikastaroan prestatutako gaiekin.

Hizlariekin eta parte-hartzaileekin izandako hitz-aspertua, bideoan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa