None 2021-07-13
Zergatik aukeratu duzu gai hau, zerk bultzatu zaitu?
Ni beti giza eskubide guztiak defenditu eta urraketa guztiak salatzekoa izan naiz eta ikusten dut oraindik min izugarria dagoela eta oraindik tabu dela min horretaz horrela hitz egitea eta horixe plazaratu nahi nuen. Duela 20 urte ere antzerako gai honekin irabazi nuen Basarri Saria, Bihotzaren Hegalak kopla sortarekin. Uste dut hor zer egin handia dagoela oraindik.
Zer erreakzio jaso duzu denbora labur honetan?
Ba erreakzio asko eta oso eremu ideologiko desberdinetakoak jaso ditut. Egia esan, harrituta ere banago eta batez ere eskertuta, mezu asko jaso ditudalako, asko eta asko ezagutzen ez ditudan jendearenak. Epaimahiak adierazi du hezkuntzan eta beste eremu askotan lantzeko eta zabaltzeko bertsoak direla bertsoen esan indarra eta gaiaren tratamenduagatik eta horrek ere asko bete nau. Gainera, zabalkunde handia izaten ari dira bertsoak denbora gutxian.
Era berean, nire orain arteko bertso jarrien bidea eskertuz ere idatzi didate askok, zenbait gaiei, migrazioari, trasnsexualitateari kasu, emandako tratamenduagatik.
Nola bizi duzu bertso jarrien sorkuntza?
Gaiak lantzeko sorkuntza baliatzea asko gustatzen zait eta bertso jarriena formatu kuttunetako bat. Mugitzen nauten gaiak lantzera joatean naiz eta denbora asko hartzen dut bertsoak egiten. Hamabi urtez utzita egon nintzen agortuta sentitzen nintzelako eta azken garaiotan urtean bi hiru sorta jartzen ditut. Jartzeak asko betetzen nau. Sariketetara aurkezten naiz irabazi ezkero zabalkundea izateko aukera daukatelako, baina ez ditut bertsoak sariketarako idazten, neure lanketa eta hausnarketa egiteko baizik.
"Bertso jarriak oso baztertuta daude, hasteko bertsolaritza bertatik"
Nola ikusten duzu bertso jarrien egoera eta funtzioa?
Bertso jarriak oso baztertuta daude, hasteko bertsolaritza bertatik. Bertso jarrietan bat-batean egin ezin diren lanketa eta sakontasun maila lortu liteke. Gero, zabalkunde aldetik ere gutxi baliatzen dira nire ustez. Hitzetik Hortzeran-eta gehiago zabaldu beharko lirateke bertso jarriak. Aukera asko ematen dituzte. Neronek, esaterako, bertso sortak asko baliatzen ditut hezkuntzan nire ikastetxean hainbat gai lantzeko, modu sintetikoan, unitate didaktikoen laguntzaz eta abar.
Gero, musikariren batek edo talderen batek bertsoak musikatzen baditu hor bete ate batzuk zabaltzen dira. Nire kasuan, Untza taldeak migrazioari buruzko nire sorta musikatu zuen Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin eta youtuben izugarrizko ikustaldi pila izan ditu.
Gustatuko litzaidake musikariren batek sorta hau ere musikatu eta zabaltzea.
Euskaintza berezirik?
Bai, min hauek guztiak sufritu dituzten eta sufritzen ari diren guztiei eskaini nahi diet sorta hau eta benetan eskertzen diet bizikidetzaren alde egiten ari diren lan iraunkorra.
(Argazkia: Goierriko hitza)
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24