2021-2022 ikasturtea 2021-09-14

Bertso-eskolan izena eman nahi?

Bertso-eskolan izena eman nahi?
Bertsozale Elkarteak bideratzen ditu zenbait bertso-eskolatako izen-emateak, eta berea daramate tokian tokiko hainbat eskolek. Aurten bertsotan egiteko interesa baduzu, adi honi.

Amurizak irekitako bideari jarraituko diote aurten ere hainbat haurrek, gaztek eta helduk. Oholtzan bertsotan egiteko irrikaz hasiko dira batzuk; errimadun hitzak josteko trebetasuna lagunartean erakusteko behar adina abilezia hartzeko emango dute izena beste zenbaitek; bertsotan baino bertso saioak antolatzen eta eskolak egiten duen horretan ekarpena egin nahi duelako emango du izena bakarren batek ere. Edo batzuek.

2021-2022 ikasturtea hastear da bertso-eskolan; eta, noski, eskolako dinamika hasi aurretik dator izen-ematea. Zenbait bertso-eskolarena Bertsozale Elkarteak kudeatzen du, bertsozale.eus webgunean argitaratu bezala. Ez da, ordea, bertso-eskola guztien kasua, Bizkaiko eta Gipuzkoako bertso-eskola gehienek beren izen-emateak jartzen baitituzte martxan: beren epeekin eta bideetatik.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsozale.eus webgunetik bideratu du Nafarroako bertso-eskoletan izena emateko aukera; irailaren 24a baino lehen egin behar da, honako orria beteta. Arabako eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertso-eskoletako izen-emateak ere laster jarriko dira atari berean eskuragai, elkarteak iragarri duenez.

Beraz, tokian tokiko elkarte edota udalen ikastaro eskaintza adi jarraitu, gertuen duzun bertso-eskolaren berri jaso edota zure lurraldeko Bertsozale Elkartera jo, bertso-eskolen ikasturte berriaren inguruko informazioa edukitzeko.

Askotariko bertso-eskolak daude: haurrenak, gazteenak, helduenak... Ziur topatuko duzula zuretzako lekua ere!

 

bertsoeskola.eus atariak bi urte

Bertso-eskolen lana errazteko bertsoeskola.eus webgunea jarri zuen martxan duela bi ikasturte Bertsozale Elkarteak: bertsotan trebatzeko baliabide ugari topa daitezke bertan, baita hasiberrientzat ere. Ohiko dinamikarako bestela ere lagungarri zena, are lagungarriagoa bilakatu zen pandemia garaian, digitalak ematen zituen abantailak baliatuta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza