Feminismoa 2021-09-16

Gaur goizean ireki berri du Bertsozale Elkarteak Ahalduntze Bertso Eskola Feministan eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministan izena emateko epea; irailaren 26ra arte eman ahal izango da izena batean zein bestean. Behin epe hori amaituta, irailaren 30ean jakinaraziko da taldeen osaketa, eta urrian ekingo diote 2021-2022 ikasturteari bi eskolek: urriaren 9an hasiko da Gizonentzako Bertso Eskola Feminista eta urriaren 16an Ahalduntze Bertso Eskola Feminista.
Plazako bat-bateko jardunari begira emakume bertsolariak trebatzen dituen Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren zazpigarren ikasturtea izango da datorren hau; hirugarrena, Gizonentzako Bertso Eskola Feministaren kasuan. Bertsolaritzan, gizonezko gisa, generoaren gaiak duen eraginaz gogoeta egiteko eta norbere kokapenaz hausnartzeko sortu zen azken hau. Bertsolariak eta gai-jartzaileak ez ezik, bertso munduan ari den eta gaian interesa duen edonor ere animatu nahi da Gizonentzako Bertso Eskola Feministara.
Hilean behin izaten dira saioak bi eskoletan: larunbatez, 10:00etatik 14:00etara. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, aurten, Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren kasuan, eta beti ere izen-ematearen arabera, bi talde osatzeko aukera egongo balitz, talde bat Durangon elkartzea aztertuko da.
Ikasturteko egutegia, izen-ematea eta gainerako xehetasunak, www.bertsozale.eus atariko ondorengo loturetan:
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa