Bitxikeria 2021-09-17

Txappela, bertso txapelketak ardatz dituen joko berria

Txappela, bertso txapelketak ardatz dituen joko berria
Duela gutxi atera den joko berria da txappela.eus. Hautaketa joko bat da eta txapelketen saioetan bertsolari bakoitzari ariketa bat esleitzea da egin beharrekoa. Androiderako aplikazioa ere badu.

Txirrindularitza lehiaketetarako dagoen Tropela kiniela jokoaren antzekoa da Txappela, baina hautatze sistema ezberdina du. Azken honen kasuan, saioka osatu behar da hautaketa eta bertsolari bakoitzari ariketa bakarra esleitu beharko zaio, gero bertsolariek aukeratutako ariketetan ateratako puntuazioak batuko dira. Saioko irabazlea nor izango den ere hautatu beharko da, gainera.

"Bertso txapelketa desberdinetako saio bakoitzean bertsolari bakoitza ariketa batean hautatu beharko duzu, eta bertsolari horrek lortzen dituen puntuak batuko zaizkizu. Gai izango al zara behin txapelketa bukatzean puntu gehien pilatu dituena izateko?". Horrela dago definitua Txappela aplikazioa Google Play-en android mugikor sistema eragilearentzako aplikazio denda ofizialean.

Dagoeneko XILABA eta Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioen hautaketak egin daitezke; eta aurreneko hautaketa egiteko epea bihar bertan bukatuko da XILABAko Makeako saioa hastearekin batera.

"Bertso eskolak"

Erabiltzaile ezberdinen arteko taldetxoak antolatu daitezke, "Bertso Eskolak", eta talde bakoitzeko erabiltzaileen arteko sailkapena ikusi ahalko da. Gainera, bakoitzaren hautaketa ez da publikoa izango eta bertso eskolako kideen artean soilik ikusi ahalko dira elkarren hautaketak.

 

Txappela.eus izen bereko elkarteak sortu zuen uda amaieran, sorpresaz. Twitter kontua eta Telegram kanala ere badituzte.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu