Mintzoaren arnasa 2021-09-21

90ko hamarkadan Xabier Letek egindako bertso antologia

90ko hamarkadan Xabier Letek egindako bertso antologia
Xabier Lete aurkezle eta kantari, 90ko hamarkadan osatutako saioa izan zen "Mintzoaren arnasa" izenekoa. Programaka bertsolari historiko bat hautatu eta haren bertsoen antologia aurkezten zuen abeslari oiartzuarrak. EiTB Nahieran-en aurki daiteke saioen bilduma osoa.

XIX.mendetik hasi eta 90.hamarkadara arteko bertsolaritzaren ibilbide bat eskaintzea da jarraian ikusiko dituzuen saioan asmoa. Bertsolari bakoitzaren aurkezpena egiten du saioaren hasiera Letek eta ondoren haren bertso sorta esanguratsuen hautaketa bat, berak kantatuak eta musikaz lagunduta.

1- Ereduak

Programaren nondik norakoen aurkezpenaz gain, aurreneko saiootan, XIX. mendetik hasita bertsotarako kantu gai nagusiak izan direnen araberako bertso zaharren antologia bat proposatu zigun Xabier Letek. Bertsolari konkretu bat aukeratu beharrean, gai zabalagoak; krimen edo kartzela bertsoak, bertsolarien arteko disputak, gai sozialak, foruzaletasuna eta beste hainbeste... Batzuk anonimoak edo besteak ez.

Gainontzeko programetan bertsolari bakar baten bizitzan zentratu zen, bere obrak ardatz.

2- Xenpelar

3- Bilintx

4- Etxahun/Elisanburu

5- Otaño

6- Txirrita

7- Basarri

8- Uztapide

9- Xalbador

10- Lazkao Txiki

 

Iturria: EiTB Nahieran

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza