Xilaba Bertsulari Txapelketa 2021-09-29

Servier, Prebende, Iriart, Diaz, Altuna eta J. Txoperena Hiriburun, hirugarren kanporaketan

Servier, Prebende, Iriart, Diaz, Altuna eta J. Txoperena Hiriburun, hirugarren kanporaketan

Xilaba Bertsulari Txapelketako kanporaketa fasea badoa aitzinera eta azkenaurreko kanporaketa jokatuko da heldu den larunbat Hiriburun. Hirugarren kanporaketa honetako seikotea, hauxe:

Iker Altuna
Josu Txoperena Iribarren
Kerman Diaz
Aitor Servier Etxexuri
Pettan Prebende
Patxi Iriart Hiribarren

La Perle aretoan izango da saioa eta Antton Lannes ariko da aurkezle lanetan.

13na bertsu puntuagarri
Kanporaketa fase honetan bertsolariek hamairu bertso puntuagarri kantatuko dituzte, agurrez gain:
   
    8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    8ko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    2 punturi erantzuna
    10eko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    Kartzela banaka, gaia emanda bina bertsu (gehiengoz 10eko handian)
  

Dagoeneko Makean eta Muskildin jokatu dira kanporaketak. Maddi Ane Txoperena gailendu izan zen lehenbizikoan, eta Miren Artetxe bigarrenean. Txoperenak Mauleko finalaurrekoan kantatuko du eta Bardozen Artetxek.

Azken kanporaketa Gabadin
Urrian bederatzian Gabadin argituko da finalaurrekoetara sartuko diren 18 bertsolarien zerrenda. Bitartean, kanporaketa bakoitzeko lehenbiziko bi bertsolariek zuzenean eskuratzen dute txartel hori. Gabadin ondoko sei bertsolari hauek ariko dira txartel horietako baten bila.

4. Kanporaketa. Urriak 9 - Gabadi - 17:00
Johaine Sarraillet
Odei Barroso Gomila
Amets Arzallus Antia
Egoitz Zelaia
Maddi Sarasua Laskarai
Maindi Murua Berra

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu