Ikerketa 2021-09-23

"Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian" proiektua aurkeztuko da urriaren 1ean

"Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian" proiektua aurkeztuko da urriaren 1ean
Gabiriako bertsozaletasunaren adierazle da Osinalde Sariketa.
Ordizian azalduko dira ikerketa proiektuaren nondik norakoak, 17:30etik aurrera Barrena Jauregian. Ondoren, kultur emanaldia ere izango da herri antzokian eta tartean izango da bertso saioa.

Gabiriaren eta bertsolaritzaren arteko harremana aztertzeko asmotan dira Eresti Oiarbide, Maialen Akizu eta haiekin batera lanean ariko diren beste zenbait herritar. Proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte urriko lehen egunean, Ordizian; zehazki, 17:30ean izango da hitzordua, Barrena Jauregian.

Ondutako Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian proiektu proposamenak Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitutako beka deialdia eskuratu du aurten, bi erakundeok elkarlanean esleitzen duten bigarrena. 3.000 euroko saria eskuratuko dute orain proiektua dena ikerketa bihurtzeko. Goierriko Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolen eta Gerriko Kultur Elkartearen babesa ere izan du deialdiak.

"Gabirian bertsoarekiko afizioak izan duen lekua belaunaldiz belaunaldi transmititu da, beste oso leku gutxitan bezala" azaldu dute Akizuk eta Oiarbidek proiektuan. Horregatik, "Gabirian bertsoak izan duen eta duen leku kurioso bezain adierazkorra" aztertu nahi dute; bai Gabiriako bertako bertsolaritza, eta baita Gabirian bertsolaritzak eta bertsolaritzaren barruan Gabiriak izan duen pisua ere. Bidenabar, herritarren arteko harremantzea indartzeko eta euren parte-hartze aktiboa sustatzeko baliatu nahi da Gabiriako bertsogintzaren eta bertsozaletasunaren azterketarako lan hau; izan ere, belaunaldi ezberdinetako gabiriarrek hartuko dute parte.

Bestalde, ikerketa garatzeko, bertsolaritza eta Gabiria lotzen dituen anekdota, bertso, argazki eta antzerakoak jaso nahi dituzte. Horretarako, posta elektroniko bat ere jarri dute eskuragai: gabiribertso@gmail.com helbidea.

17:30eko aurkezpenaren ondoren, 19:00etan, kultur emanaldia izango da Ordiziako herri antzokian Kilometroen eskutik eta tartean izango da bertso saioa: Igor Egurenen gaiei erantzuten ariko dira

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu