Material didaktikoa 2021-09-24

"Aiztondoren zirtotsa" sarera iritsi da

"Aiztondoren zirtotsa" sarera iritsi da
www.bertsoeskola.eus eta www.bertsoikasgela.eus atarietan dago eskuragai.

Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean ateratako ikerketa beka eskuratu zuen Aiztondoren zirtotsa: Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa proiektuak, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolak eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak babestuta. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek aurkeztu zuten proposamena, eta, urtebeteko epea pasata, lana amaitu eta sarean dago erabilgarri: bertsolaritzari lotutako material didaktikoa dagoen www.bertsoeskola.eus eta www.bertsoikasgela.eus atarietan, zehazki.

Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal dira lanaren egileak. Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) zirto historikoak bildu, berriak sortu eta haiekin ikus-entzunezkoak egin dituzte antzezlan labur moduan, gero ikasgelan baliatzeko.

Pasadizo umoretsuetan agertu ohi den bat-bateko erantzun laburra da zirtoa, erriman oinarritu ohi dena, eta ikasketa prozesua oinarrizko unitate horretatik hasteak gerora bertsoa osatzeko gaitasunean lagundu dezakeela azaldu zuen Mikel Artolak pasa den uztailean Aiztondoren zirtotsa lana aurkezteko agerraldian. Bertsoa osatzeko gaitasunak trebatzeko bakarrik ez eta sormena, jendaurrekotasuna eta lankidetza eta dialektika lantzeko baliabide interesgarria da zirtoa egileen iritziz, eta, helburu horiek betetzeko osatu dute ikasmateriala.

Orain lan hori eskura dago Bertsozale Elkarteak garatutako www.bertsoikasgela.eus eta www.bertsoeskola.eus atarietan. Hementxe topatuko dituzue:

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu