Hitzetik Hortzera 2021-09-30

Bertsotan irakasten, Hitzetik Hortzera

Etxeko gazteenei bertsolaritza irakasteko modurik eraginkorraren bila abiatuko gara aste honetako programan. Mikel Artolak metodologia berri bat probatu eta proposatu du bide horretan, eta berarekin elkartuko gara, gu ere ikasteko prest. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.

Nola bihurtu bertsolaritzaren osagaiak egingarri eta gozagarri haurrentzat. Hori aztertzen aritu da azken urteetan Bertsozale Elkarteko Mikel Artola, eta egindakotik abiatuta, ikasgelan erabiltzeko metodologia berri bat proposatu du. Zirtotik puntura, puntutik koplara, haurrei bertsotan bat-batean irakastean datza: plazako jardunera gerturatzea.

Ikasturte berria hasi besterik egin ez den honetan, ikasgelako arbelak lagundurik, proposatutako metodologia horren ñabardura guztiak adi-adi jarraitzen ahaleginduko da aste honetan Eider Perez. Baina hasieratik amaierara ere egingo dugu salto denboran, eta maiatzean Araian ospatu zen Lautadako Bertsolari Gaztetxoen Topaketetako irudiak ere berreskuratuko ditugu.

Lizartzatik Lezamara
Uda garaia agurtzen hasi aurretik, irailean zehar zita garrantzitsu askotaz gozatzeko aukera eskaintzen du bertsolaritzaren egutegiak. Horietako bi dira Lizartzako eta Lezamako bertso saioak, eta plaza horietako bertsoaldien hautaketa zati bat ere eskainiko du aste honetakoak.

Asier Arbelaitz gazte hendaiarraren eskutik urteetan atzera egingo dugu Bertsoaldi Kuttunaren atalean: Bertso Eguna, Paris-Dakar lasterketa, Goierritarrak… ondo gogoratzeko nahikoa elementu bertsoaldi bakar batean.

Ez galdu: Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu