Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021-10-14

Ortuellan hirugarren final laurdena

Ortuellan hirugarren final laurdena

Bizkaiko Bertsolari Txapeletako hirugarren final laurdena jokatuko da zapatuan Ortuellan. Gorbea aretoan, honako sei bertsolari ariko dira kantuan, 17:00etan hasita:

Asier Alcedo Cano (Portugalete)
Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia)
Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)


13 Bertso puntuagarri fase honetan
Bertsolariek hamairu bertso puntuagarri kantatuko dituzte kanporaketa fasean, honako ariketetan. 

    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
    Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
    Bakarkako  lana, kartzelako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

6 irabazleak zuzenean, beste lau puntuazioz
Bizkaian kanporaketetatik finalaurrekoetara inbutu estua izango da, azken finalistak finalaurrean hasiko baitira, eta beraz, 10 txartel izango dira 36 bertsolarien artean banatzekoak. Saioko irabazleak zuzenean pasako dira eta gainerako lauak puntuazioz.

 Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Bizkaiko Txapelketako sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.

Ondorengo kanporaketak

4. Kanporaketa
Urriak 23, zapatua. Mungia. Olalde aretoa. 17:00
Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)

5. Kanporaketa
Urriak 30, zapatua. Elorrio. Arriola antzokia. 17:00
Aitor Arrutia Azkueta (Bilbo)
Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales)
Imanol Uria Albizuri (Algorta)
Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
Peru de Pedro Larrea (Gorliz)

6. Kanporaketa
Azaroak 7, domeka. Getxo. Muxikebarri zentroa. 17:00

Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga)
Eneko Aldana Carrasco (Forua)
Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria (Forua)
Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza