Bertsolaritza irratietan 2021-10-13
(H)ari naizela programa Ataria irratian
Uztailaren 25ean izaten da urteroko Amasa-Villabonako Santiotako bertso-jaialdia. Aurten ez zen festarik izan, baina udako programazioan bertso-saioari egin zioten lekua.
Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan eta Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai iturriaga izan ziren kantuan.
Bertso-saio horretako bertsoaldi hautatuekin osatu dute aurreko asteko irratsaioa.
Potto programa Bilbo hiria irratian
Jabier Lauzurikak eta Asier Legarretak gidatutako saioa ostiralez eta igandez entzungai dugu, arratsaldeko 17:00etan.
Bertan saioaren gidariek bertsolaritzaren ingurumen osoari heltzen diote, bertso lanaren kanpoko zein barruko aldeak erakutsiz. Aspaldi bateko bertso ezagunak eta ez hain ezagunak, aurreko asteko saioen bertso lagin, azterketa eta kritika, txapelketen segimendu zehatza, … Hitz laburrez esateko, bertso mundua astero ordubetez Bilbo Hiria irratiaren entzuleentzat.
Aurreneko astean Potto emankizunik ez da egin baina lasai egon, aste hontan etortzen da berriro eta irratian entzungai denez, honen berri emango dizuegu ondoko astean. Ezin baduzue itxoin gehiago, irratia piztu edo ea ondoko loturan aurkitzen duzuen...
Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Bizkaiko eta Nafarroako bertsolari txapelketetako lehenengo kanporaketetako bertsoaldiak aletu dituzte eta Xilabako zizka-mizkaren bat ere berreskuratu dute. Txapelketaz haratago berriz, Bederatzikoa eta Bertsopedia atalak ere osatu dituzte. Hernaniko Euskal Jaietako bertsoaldiren bat entzuteko parada ere eskaini digute.
Hitza Jolas programa hemen...
Bertsoinka programa Xorroxin irratian
Bertsoinka irratsaioak atseden txiki bat hartzen du aste pare batez. Baina denok bezala, atsedena eta gero indartsuago itzuliko zaigu. Urriaren 18an berriz gure artean izango dugu eta orduan haren berri zabalduko dugu guk ere.
Bainan aurreko saioetaz disfrutatzeko parada beti hor dugu...
Luzelaburrien eta Orrizurixe programak Laixiar irratian
Eneko Abasolo Txabarrik aurkezten digun programa da Luzelaburrien.
Iurretako edo Durangaldeko bertsolari batekin hizketaldi sakona egiten du aurkezleak. Ordubetean, bertsoaldiak ere entzuten dira, istorio zaharrak, elkarrizketatuak bertsolaritza bizitzeko duen era, etab.
Lau ostegunetik behin emititzen da, eguerditik aurrera egoten ohi da saioa entzungai.
Orri Zurixe programa berriz Igor Galarza Intxaustik aurkezten du.
Bertsoaldi berrienak zein urte batzuk atzeragokoak jartzen ditu entzungai, Durangaldekoak ahal den bestetan. Horrez gain, Iurreta herriko bertsolari bati edo bertsoari lotuta dagoen norbaiti buruz hitz egiten da, bere bertsoaldiren bat edo beste ekarrita eta agenda ere errepasatzen da.
Txapelketen garaian (batez ere 2021eko udazkenekoak) txapelketetako bertsoaldiak sartuko dira saioan, Durangaldekoak izan ez arren.
Programa hau ere lau ostegunetik behin emititzen da, eguerditik aurrera dago saioa entzungai.
Laixiar irratia Arrosa Sarearen parte da eta webgunean entzun daiteke.
Orduan Luzelaburrien eta Orrizurixe programak entzuteko, hona lotura :
Luzelaburrien eta Orrizurixe
Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Aurrekoan inprobisatzea tokatu zaie Bapateko Unibertsoan.
Gonbidatua falta zutela eta hemerotekatik osatu zuten saioa. Aurreko asteetan aipatu bezela, martxan dauden hiru txapelketak ere izan zituzten hizpide eta Paul Beitiaren Bertso fonoteka ere.
Aurretik pentsatua edo inprobisatua, bertsoa gozatzeko parada ezin hobea beti. Programa hemen dugu entzungai :
Beti ere programa aberatsak eta bertsoarekiko maitasun muga ezina irrati ezberdinen uhin guztietan.
Gozamenerako aukera ezin hobeak.
Goza dezagun beraz !
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24