Hirugarrenez 2021-10-19

Ahostegunetan izena emateko epea amaituko da igandean

Ahostegunetan izena emateko epea amaituko da igandean
Bertsolaritzarekin batera, antzerkia, kantagintza eta literatura izango dituzte esperimentaziorako gai izena ematen duten 18 eta 22 urte bitarteko gazteek.

Urriaren 28tik azaroaren 18ra arte gauzatuko da aurten Ahostegunak. Hirugarren urtez jarraian, antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan edota literaturan trebatzen ari diren Euskal Herriko gazteak lau ostegunetan elkartuko dira, diziplina horiekin esperimentatzeko eta elkarren artean iritziak eta esperientziak partekatzeko.

Saioak Donostian izango dira, 16:00etatik 19:00etara, Euskaltzaindiak egoitza duen Tolare baserrian, UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren aldamenean. 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da, eta interesdunek igandea baino lehen eman beharko dute izena.

Kultur diziplina horietan iaioak diren sortzaile ezagunek ere hartuko dute parte, tartean bertsolaritzari lotutakoak: Ane Labaka bertsolaria eta Maite Berriozabal gai-jartzailea izango dira azaroaren 4ko saioan. Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe komikilaria eta Miren Narbaiza musikaria ere ariko dira aurtengo Ahostegunetan.

Hirugarren edizio hau Bertsozale Elkarteak, Euskaltzaindiak, Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatu dute.

Interesa izanez gero, eman izena hemen.

 

Ikerketa deialdietara aurkezteko epea amaitzear dago

Ikerketa proiektu sari bat eta bi GRAL sari dituzte eskaintzeko Mintzolak eta Mikel Laboa Katedrak. Proiektuak eta ikerlanak aurkezteko uztailaren 20an hasitako hiru hilabeteko epea bihar amaituko da. Behin epea amaituta, lanak aztertu eta azaroaren 24an egingo da sari banaketa.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu