Euskal Herriko Eskolartekoa 2021-10-21

Aurtengoa, udazken giroko igande batez

Aurtengoa, udazken giroko igande batez
Iaz geldiune bat izan ondoren, datorren igandean jokatuko da berriz Euskal Herriko Eskolartekoa, ikasturte amaieran izan beharrean udazkenean aurten. 11:30ean izango da saioa Abadiñon, herriko probalekuan. Atzera begira jarri eta azken hamarkadako txapelketak gogora ekartzeko baliatu nahi izan dugu.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimena izaten da urtero eskolartekoarena. 32. edizioa izango da aurtengoa eta ohikoa den gisan, udaberrian eta udan lurraldeetako eskolartekoetan sailkatutako bertsolari gazteak elkartuko dira oholtzan, 11 guztira:

Arabatik, Maddi Agirre Epelde eta Eukene de los Aires Amundarain; Bizkaitik, June Diaz Franco eta Janire Arrizabalaga Munduate; Gipuzkoatik, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Naia Arrizabalaga Arrieta; Lapurditik, Haira Aizpurua Ibargarai eta Oneka Arteaga Olasagasti; Nafarroatik, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia; eta Zuberoatik, Aetz Etxart Sarasola.

Emanaldirako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

2011an Agurainen

Agurainen ospatu zen Euskal Herriko eskolarteko txapelketa eta garai hartan bi final egiten ziren. Aurrenekoa 14 urte arteko gaztetxoen finala izaten zen eta ondoren 14-18 urte bitartekoena. Azken urteetan gaztetxoen finala ez egitea erabaki da. Maddi Ane Txoperenak jantzi zuen txapela urte hartan nagusien txandan.

2012an, Agur Agurain

Maddi Sarasuak jantzi zuen txapela Agurainen jokatuko zen azken eskolarteko finalean. Euskal Herriko eskolarteko Bertsolari Txapelketaren XXIV. edizioa izan zen urte hartakoa.

2013, Arabatik Gipuzkoako kostara

2013an Agurain atzean utzi eta Orioko kiroldegira egin zuen jauzi txapelketak. German Urteagak jantzi zuen urte hartan nagusien txapela eta gaztetxoen finalaren azken urtea izan zen, azken hauek gainera taldeka hartu zuten parte eta Zarautzko taldeak irabazi zuen.

2014, Orio 2.0

Bigarren urtez jarraian Orion ospatu zen finala. Maider Arregik Oñatira eraman zuen txapela.

2015, kiroldegitik frontoira

Oriotik mugitu gabe kiroldegitik frontoira pasatu zen finala. Paul Iruretagoienak jantzi zuen txapela.

2016, Txirritaren omenez

Txirritaren heriotzaren 80. urteurrena bete berri zela jokatu zen haren jaioterrian Euskal Herrikoa. Txaber Altube izan zen garaile.

2017, Sarara

2017an leku aldatu zen mugaz bestaldera Euskal Herriko finala, lapurdira, Sarara hain zuzen ere eta hurrengo 3 txapelketak bururatuko ziren bertan. Aurrenekoan Aroa Arrizubietak jantzi zuen txapela.

2018an Sarako trinketean

2018koan Gorka Pagonabarragak Durangora eraman zuen txapela.

Azkena 2019an

2020an bertan behera geratu zen eskolartekoa eta beraz azken txapelketa 2019ko ekainean jokatu zen berriz ere Saran aurtengorako Abadiñora lekualdatu aitzin. Irati Alcantarillaren buruan Lapurdin geratu zen txapela.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri