Hitzetik Hortzera 2021-10-21
Zizurkilgo Otaño familiak izen handiak eman dizkio bertsolaritzari eta gaur egun ere haiei eskainitako kultur sorkuntzak daude martxan. Oihana Iguaran bertsolariak eta idazleak, eta Maria Altuna ilustratzaileak Plazida, Oihartzunaren plaza izeneko liburu ilustratua argitaratuko dute azaroan, Plazida Otaño bertsolariari buruzkoa.
Patxi Bisquert aktoreak hainbat urte daramatza Pello Mari Otañori buruzko film bat egin nahian: Ombuaren itzala. Plazidaren lehengusua zen Pello Mari, bertsolaria eta idazlea, bere bertsopaper landuengatik egin ezaguna. Haren ideiek, bertsoek eta izaerak erabat liluratu zuten Patxi, eta azken urtean proiektu hau aurrera ateratzeko finantzazio eta babesa lortzen ari da auzolanaren bitartez.
Biekin elkartuko gara aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Zumaiatik Ordiziara
Urriaren hasieran, Zumaiena ikastetxean izan zen bertso jaialdiko bertsoak eskaintzeaz gain, aurtengo Kilometroak ospatzeko antolatutako Ordiziako kultur jaialdia ere ekarriko dugu aste honetan; bertso trama horretan gai-jartzaileak irakasle papera hartu zuen, eta bertsolariek ikasleena.
Lizartzan bizi den Nagore Esnaolaren Bertsoaldi Kuttunak 2015ko Nafarroako Txapelketako finalera eramango gaitu: Julio Sotok haren anaiari eskainitako azken agur hunkigarria gogoratuko dugu berarekin.
Ez galdu Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28