Udazkeneko IV. Zapi Janztea 2021-10-26

Nerea Ibarzabalek jantzi zuen zapia

Nerea Ibarzabalek jantzi zuen zapia
Bertsolari markinarra aukeratu zuen publikoak garaile larunbatean jokatu zen Udazkeneko Zapi Janztea bertso bazkarian. Harekin batera, kantuan aritu ziren Andoni Egaña, Jon Maia eta Maialen Akizu.

Iaz pandemiak eraginda otordua bazterrean utzi eta jaialdia antolatu beharra izan bazuten ere, aurreko hiru edizioei jarraipena eman ahal izan diete aurtengoan. Zaldibiko Zubi-Buru elkartean izan zen saioa, bazkalostean, eta azkenean publikoak emandako botoei esker Nerea Ibarzabalentzat izan zen Zapia. Andoni Egaña iazko irabazleak jantzi zion ohitura den legez.

Zapia, entzulearen miresmen ikur

Txapela izan da euskaldunen garaikur urte askoan, “irabazle”  eta “txapeldun”  hitzak elkarren sinonimo bihurtzeraino. Baina txapelaren sinbologia hori zalantzan jarri zuten Zaldibian (Gipuzkoa) duela 5 urte, lehenengo Zapi Janztea antolatu zutenean. Bertso afari horretan ondoen kantatzen duenari zapia jartzen zaio buruan, entzuleen miresmenaren ikur gisa. Zaldibiako Zazpiak Bat kultur elkarteak antolatzen du sariketa berezi hau.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza