Bertsolaritza irratietan 2021-11-08

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Atal honetan, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ekoizten diren irratsaioen berri ematen jarraitzen dugu. Hona beraz aurreko asteak ekarri ziguna...

(H)ari naizela Ataria irratian

Aurreko astean, San Bartolome arratsaldean, abuztuaren 24an, Amezketan izandako bertso saioa aletu zuten. Urteroko saioa izaten da eta urtero bezala Altuna Anaiak frontoian 100 entzule baino gehiago bildu ziren.
Bertsolariak: Bixente Gorostidi amezketarra, Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguana, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi izan ziren; gai-jartzailea, berriz, Imanol Artola "felix".
Sorpresarik ere izan zen, Anjel Mari Peñagarikanok 20 urtez jarraian kantatu baitzuen Amezketan, eta Amezketako herriak omenaldi xume bat ere egin baitzion, berak ezer jakin gabe.
Bertsoak eta sorpresak !

Hari naizela 2021-11-03

 

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Pottok ez du etenik Bilbo Hiria irratiaren uhinetan, eta dena ez denez puntuazio eta txapelketa… azken saioan Gernikara joateko aukera izan zen eta bertako Lizeo antzokian bertso-jaialdi handia izan zen gozagarri: Astelehen bezperako bertso-saioa.
Urriaren 24an kantuan izan ziren Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Andoni Egaña; gai-jartzaile lanetan: Leire Garatxena.
Era berean, Maddalen Markaida kronikari bidali zuten Elorriora eta Atsasura, eta bertsolarien lana ekarri zien; prosan.
Biba bertsoa!

Potto 2021-11-04

 

Bertsoinka programa Xorroxin irratian

Aurreko asteko saioa ere Nafarroako bertsolari txapelketako final-laurdenetako saioei eskaini zitzaien.
Izabako, Tafallako, Zangozako eta Doneztebeko saioetatik aukeraturiko bertsoak entzungai izan ziren.

Bertsoinka 2021-11-04

 

Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Zaldibiako Zapie, Xilaba final atarian, Nafarroa bidean eta Bizkaia atzetik: Pixkanaka ari dira udazkeneko txapelketak euren bidea egiten. Xilaba jada final atarian dago, Nafarroakoa final-erdietan eta Bizkaia berriz kanporaketa fasea amaitzera. Txapelketen jarraipenaz gain, Zaldibian Nerea Ibarzabalek Zapia janzteko botatako bertsoaldi batzuk ere entzun ziren. Bederatzeikoak ere ez zuen hutsik egin.
Ba al dakizu nondik nora doan?

Hitza Jolas 2021-11-06

 

Bertsolaritza irratietan
Bertsoa uhinetan !

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri