2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021-11-19

17:00etan hasiko da finala eta bertan kantatuko duten zortzi bertsolariak prest daude: Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria. Hurrrengo astean finalisten hitzak entzuteko aukera izango dugu sareko plazan.
Saioko ariketa puntuagarriak bukatu ondoren helduko da txapela janzteko unea eta ikur sinbologiko hori Estitxu Arozena Albizuk jarriko dio aurten txapeldunari. Modu horretan, urte luzez Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lan guztia eskertu nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak, bai eta iaz, 1995ean irabazitako txapelaren 25.urteurrenean –emakume batek irabazitako lehena-, egitekoa zen eta pandemiak galarazi zuen omenaldia egin.
Gainera, aste honetako Hitzetik Hortzera programan Estitxurekin elkartuko da Eider Perez aurkezlea eta elkarrekin aurtengo txapelketaz, iraganeko garaiez eta egungo Nafarroako bertsolaritzaren egoeraz solastuko dira, besteak beste. Horrez gain, txapelketako finalerdietako hautaketa ere eskainiko da.
Finaleko sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta informazio gehiago txapelketaren orrian bertan.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28