Sarrerak, azaroaren 27an 2021-11-23

Malabarismoan; alanbrearen gainean irrist egitea ekidinez funanbulista lanak egiten; jendeari barrea eragiten; edota magia. Iaioak dira horretan zirkuko artistak, baina baita bertsolariak ere. Bi jardunean aritzen diren lagunak elkartuko ditu Gure Bertso Zirkua ikuskizunak.
Abenduaren 11n izango da Tolosan (Gipuzkoa), San Esteban auzoan kokatuko den Gure Zirkuko karpan. Bi emanaldi antolatu dituzte Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Galtzaundi Euskara Taldeak, Bertsozale Elkartearen eta Tolosako Udalaren laguntzarekin: bata, eguerdikoa, haurrei begirakoa; bigarrena, arratsaldekoa, helduei zuzendutakoa.
Eguerdian, 12:00etan, Haritz Mujika, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal ariko dira; eta 18:00etan, helduentzako saioan, Alaia Martin, Andoni Egaña, Julio Soto eta Maddalen Arzallus. Gai-jartzaile lanetan Iker Iriarte eta Imanol Artola ariko dira bi saioetan, eta Gure Zirkuko artistek hartuko dute parte.
Presentzialki eskuratu beharko dira sarrerak; ez dira Internetez salduko. Azaroaren 27an, larunbatez, 10:00etatik 12:00etara, bi lekutan erosi ahal izango dira: Galtzaundi Euskara Taldearen Tolosako egoitzan eta Amasa-Villabonako Subijana Etxean. Egunean bertan ez badira sarrera guztiak saltzen, Galtzaundiren egoitzan egongo dira salgai azaroaren 29tik aurrera.
Goizeko emanaldiko sarrerek 5 euroko prezioa dute, eta pertsona bakoitzak, gehienez, bost sarrera eskuratu ahal izango ditu; arratsaldeko saiorako sarrerek, berriz, 13 euroko prezioa dute, eta pertsona bakoitzak, gehienez, bi sarrera erosi ahal izango ditu.
Informazio gehiago, www.galtzaundi.eus atarian.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa