Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021 2021-11-23
Heldu den azaroaren 28an, igandearekin, egingo da aurengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian. Saioa arratsaldeko 17.00tan hasiko da. Zortzi bertsolari iritsi dira azken geltokira: Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria.
Txapel-emailea aurkezpenean egon ez bada ere, argitu da nork emango duen aurrtengo txapela. Estitxu Arozenak jantziko dio txapeldunari ikur sinbologiko hori. Azken Hitzetik Hortzeran berarekin elkartzeko aukera izan genuen, ikusi hemen programa osoa.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, finalaren eguneko 15:00ak bitarte. Hortik aurrera, Anaitasunako txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira. Ateak 15:00etan irekiko dira, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak osasun neurri guztiak mantentzeko betebeharra gogorarazi du.
Horrez gain, finala ETB4 katean jarraitu ahal izango da zuzenean, telebistan, eta internetez, www.bertsoa.eus eta www.eitb.eus atarietan, streamingean. ETB1ek, gainera, zuzeneko konexioa egingo du 21:00etan eta igandean bertan, 23.30ak aldera, ‘Baserria’ saioa amaitzen denean, buruz buruko osoa ikusi ahal izango da bertan.
Finaleko bertsoaldi onenekin eta Txapeldunari eginiko elkarrizketarekin osatutako Hitzetik Hortzera, abenduaren 5ean eskainiko dugu, ETB1en arratsaldeko 15.00etan.
Finala zuzenean eskaintzeaz gain, BERTSOA.EUS atarian hurrengo egunerako izango dira ikusgai finaleko bertsoaldiak. Jon Abrilek egingo du finalaren kronika eta astean zehar sareratuko ditugu Txapeldunari eginiko elkarrizketa eta gainontzeko finalisten hitzak.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28