Plazida Otaño 2021-11-25

Kalean da 'Plazida, oihartzunaren plaza' ipuin ilustratua

Kalean da 'Plazida, oihartzunaren plaza' ipuin ilustratua
Oihana Iguaran bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Maria Altuna ilustratzaileak marrazkiak. Gaurdaino Plazida Otaño zenaren pare bat bertso eta irudi bakarra iritsi dira soilik, eta pertsonaia erreal baten bizitza fikzioz busti dute ezinbestean.

Aurtengo Hitzetik Hortzeran Oihana Iguaran-ekin elkartu zen Eider Perez aurkezlea eta Plazida Otaño bertsolari zizurkildarraz eta haren inguruko sormen lan honetaz aritu ziren solasean. Elkarrizketa osoa hemen.

Zizurkilgo Udalaren eskariz hasi ziren proiektu honetan; Plazida Otañori buruz ezer gutxi zegoen orain arte eta herriari aurkezteko material faltan, liburu ilustratu hau sortzeari ekin zioten Iguaran eta Altunak, ezinbestean fikziora joz. Ilustrazioak eskutan hartuz irudien atzeko istorio eta anekdotak kontatu zituen Oihana Iguaranek Hitzetik Hortzerako elkarrizketan ere. 

1000 ale

‘Plazida, oihartzunaren plaza’ liburuaren 1000 ale inprimatu dira guztira. Lehen aleak interesa azaltzen duten herriko familiei emango zaizkie, eta Gipuzkoako liburutegiek ale bana jasoko dute, Plazidaren figurak zabalkundea izan dezan.

Hortik aurrera, liburua salgai jarriko da, 10 eurotan, Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian, Villabonako Basajaun liburudendan edo Bilboko Anti liburutegian. Durangoko Azokan ere izango da aukera Bertsozale elkarteak jarriko duen postuan.

Aurkezpena

Maria Altunak ipuinerako sortu dituen irudietan oinarritutako erakusketa egongo da zabalik Plazida Otaño liburutegiko sarreran datorren larunbatera arte. Larunbatean bertan herriko haurrek liburuaren irakurketa publikoa egingo dute 11.30tan hasita liburutegian bertan, eta ondoren Plazidaren eskultura bistaratuko dute.

 

Argazkia: Zizurkilgo Udala

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu