Bertsolaritza irratietan 2021-11-29

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Azken aldian bezala, hona hemen Euskal Herriko txoko guztietan bertsolaritzari buruzko irratsaioen bildumatxo bat. Bakoitzak bere programa kuttuna atzeman dezala.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian

Aitor Salegi izan zen pasa den asteko irratsaioko gonbidatuetarik bat, Erniarraitzek, azaroaren 21ean Zestoan antolatutako bertso saioaz hitz egiteko. Hortaz gain, Maddi Ane Txoperenak ere Xilabaren inguruko bere iritzi eta sentsazioak partekatu zizkien aurkezleei. Asteroko bertso fonetika ere izan zuten entzungai, Itziar Unanuen eskutik.
Gozatu!

Bapateko Unibertsoa 2021-11-22

 

(H)ari naizela Ataria irratian

Azaroaren 13an, Amasako elizan izan zen San Martinetako urteroko bertso-saioa izan zen pasa den asteko programaren ardatz nagusia. 60 entzule inguru bildu ziren bertan, eta egunak berak proposatzen zituen zenbait gairi eta gai atenporalagoei kantatu zieten Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita bertsolariek, Imanol Artola "felix"en esanetara.

Hari naizela 2021-11-25

 

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Nafarroako Bertsolari txapelketaren finalerdiak aztertu zituzten aurreko astean, finalista izango zen Eneko Fernandez lesakarraren prosa biziarekin eta Altsasu , Berriozar eta Leitza herrietako bertso hautatuekin.
Asko bezala, finalaren zain zeuden Bilbo hiria irratian...
Biba bertsoa!

Potto 2021-11-25

 

Bertsoinka programa Xorroxin irratian

Xilaba txapelketako finalerdiei eskeinitako bigarren saioa izanen zen joan den asteko programa. Hortaz gain, Odei Barrosoren "Makarrizketa" aditzeko aukera izan zen.
Bertsoinka Xilabari begira!

Bertsoinka 2021-11-25

 

Hitza Jolas programa Euskadi irratian
 
2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala jokatzekoa zenean, zortzi bertsolariak nola zeuden aipatu izan zen programan. Bizkaiko Txapelketako lehenengo final-aurrekotik hainbat bertsoaldi ere berreskuratu zituzten. Oihana Iguaranek Plazida Otaño nor zen kontatu zien hari buruzko ipuin-liburu ilustratua plazaratu berritan.
Horiek eta bertsolaritzari buruzko kontu gehiago, entzun hemen!
 
 
 

Bertsoaz gozatzea baduzu helburu
Aurkituko duzula gu gaude seguru

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri