Hitzetik Hortzera 2021-12-16

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango da Hitzetik Hortzera

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango da Hitzetik Hortzera
2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. / XDZ - Lehior Elorriaga
Larunbat arratsaldean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbao Arenan. Biharamunean urteko azken programa berezia izango dugu, finaleko bertsoaldiak eta txapeldunaren hitzak bilduko dituena. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

2020ko udazkenean kanporaketa fasearekin hasi eta 2021eko udazkenean sei kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatu ondoren helduko da azken helmugara txapelketa. Neguaren atarian amaituko da; eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketarekin batera, baita udazken honetako txapelketen garaia ere.

Zortzi bertsolari hauek lortu dute larunbateko finalean kantatzeko txartela: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Finaleko giroa, bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak bilduko ditu Hitzetik Hortzera bereziak; igandean, 15:00etan, ETB1en.

Gogoratu, halaber, larunbatean bertan ere jarraitu ahal izango dela finala Euskal Telebistan. 16:55ean hasita, zuzenean eskainiko da ETB4 katean, eta finalaren amaiera ETB1en ere bai. Ilaski Serranok aurkeztuko du emankizuna, eta ondoan izango du Zihara Enbeita iritzi-emaile lanetan.

Urtarrilaren 8an itzuliko da Hitzetik Hortzera

Igandeko saioarekin itxiko du Hitzetik Hortzerak 2021 urtea. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ETB1eko programazio berezia dela eta, ez da programarik izango, eta urtarrilaren bigarren larunbatean itzuliko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu