EiTB 2022-01-06

Bertsolaritzaren historia, gaurko 'Itxi Liburuak' saioan

Bertsolaritzaren historia, gaurko 'Itxi Liburuak' saioan
Bueltan da 'Itxi Liburuak' telebista programa ETB1era eta aurrenekoan, Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Markel Irizar txirrindulari ohia bertsolaritzaren historian murgilduko da.

Noiz eta nola sortu zen bertsolaritza? Nola iraun du gaur egunera arte?

Lehenengo txapelketetara bidaiatuko dute, eta bertso bereziak entzuteko aukera ere izango dute. Bertso eskolen sorrera ikertuko dute, baita bertsolaritzaren bilakaera eta emakume bertsolarien historia ere.

Protagonista berezien eskutik bertsolaritzaren historian barrena ibiliko dira gaur iluntzean. Tartean izango dira, Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabal.

Markel Irizarrek elkarrizketetan ikasitako guztia Cristobal Balenciaga Museora gerturatutako ikasleei azaldu beharko die.

Itxi Liburuak, ostegunero, 22:30ean, ETB1en.

eitb.eus

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza