Bertso jarriak 2022-01-25

Gaztelumenditarren bertso jarriak Donostiako izendegia gaitzat hartuta

Gaztelumenditarren bertso jarriak Donostiako izendegia gaitzat hartuta

Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek bertso sorta bat idatzi eta argitaratu dute Donostiako izendegiaren inguruan, hiri horretako udal liburutegiak Txillardegiren izena eramatea aldarrikatuz: juxtua izan dadin/gure izendegia/Txillardegik behar du/liburutegia. Hona hemen sorta osorik.

 

Donostian kaleei
zuzendu begia:
gaur Duque de Mandasen
hasten da Egia
Konstituzio plazan
ze erromeria
ta Txillardegik non du
liburutegia?

Urbietan erosten
nuen loteria
Garibain saltzen zuten
zenbait lentzeria
Colonek kale bat du
hau da miseria
ta Txillardegik non du
liburutegia

Etorbide zabala
da Isabel IIa
Karlos lehena ez da
ez periferia
Maria Cristinak dauka
bere jauregia
ta Txillardegik non du
liburutegia

Londresek hotel bat du
hori da egia
Madril etorbidea
ez da huskeria
Frantzia paseoa
Grosen arteria
ta Txillardegik non du
liburutegia

Zumalakarregin da
anbulategia
Matia kalera joan
ohi da gaztedia
Pio Barojarena
da kiroldegia
ta Txillardegik non du
liburutegia

San Martinen zegoen
lehenago feria
Artzai Onak zainduko
du arditegia
Urgullen kristo zahar bat
dago eskegia
ta Txillardegik non du
liburutegia

Xalbadorrek kale bat
dauka zilegia
“Bertsolari Txirrita”
ze izen heavya
Bilintxek kale bat du,
bueno ez, erdia
ta Txillardegik non du
liburutegia

Zein da Donostiaren
iruditeria
noren izena dugu
noren aurpegia
juxtua izan dadin
gure izendegia
Txillardegik behar du
liburutegia

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza