Aurkezpena otsailaren 5ean Durangon 2022-01-28

'eRRe. Aldarri bat bertsoz': bertso paper dramatizatuak bitasunen inguruan

Norbere gorputza eta bertsolaritza zeharkatzen dituzten 10 eszena lantzen dituzte, non hainbat dualismo hartzen diren hizpide: "Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputza, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko".

Haizea eta Oihana Aranak, Aner Peritz eta Leire Vargasek 'eRRe. Aldarri bat bertsoz' emanaldia aurkeztuko dute otsailaren 5ean Durangon. San Agustin aretoan izango da, 19:00etan. Norbere gorputza eta bertsolaritza zeharkatzen dituzten 10 eszena lantzen dituzte, non hainbat dualismo hartzen diren hizpide: "Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputza, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko". Hortik abiatuta, aipatu dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.

Dramatizatutako bertso-paperek osatzen dute emanaldia, antzerkiaz gain, helduentzako ipuin-kontaketak eta poesiak ere badute lekua. Genero-ikuspegia ardatz hartuta, aztertuko dira LGTB+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, eta horiek  bertsolaritzan hartzen duten forma, beste dualismo batzuekin batera hamar piezak osatzen dute emanaldia, zeinak hainbat dualismo mahaigaineratzen baitituzte. Beregainak badira ere, egitura zirkulardun hari jarraitu batek lotzen ditu guztiak, eta garapen  baten erakusgarri dira osotasunean ikusita. Guztira, ordubete inguruko iraupena du.

Oihana Aranak kontatzen duenez, Lankuko Marta Agirrezabalak piztutako txispatik etorri da emanaldia ontzeko prozesua. Lanketa prozesuan berriz, Edurne Azkarate antzezlea izan dute lagun zuzendaritza lanetan.

Emanaldiaren kontrataziorako: www.Lanku.eus gunean informazio guztia.

 
(Argazkia: naiz.eus/Jaizki Fontaneda/Foku)

Lehen emanaldiak
Otsailak 5. Durango. San Agustin Kulturgunea. Estreinaldia
Otsailak 15. Iruñea. Antzerki Eskola
Otsailak 19. Zizurkil. Atxulondo Kultur Etxea
Martxoak 11. Zuia. Polikiroldegia
Martxoak 25. Zarautz. Modelo Aretoa

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa