Plazara ekimena 2022-02-15

Plazara ekimena arrakastaz jarri du abian Tolosaldeko Harituz bertso-eskolak

Plazara ekimena arrakastaz jarri du abian Tolosaldeko Harituz bertso-eskolak
Bertso-eskolako gaztetxoak eta plazan dabiltzan bertsolari kontsagratuak oholtza berean elkartu ditu Harituzek. Lehenengo saio honetan bost bertsolari aritu zen kantari: Jon Mendiluze, Aratz Arzelus eta Izar Zelarain, Alaia Martin eta Oihana Iguaran izango dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte.

Tolosaldeko Harituz Bertsozale Elkarguneak Plazara ekimena saioa egin zen Anoetako gaztetxean. Bertso-eskolako gaztetxoak eta plazan dabiltzan bertsolari kontsagratuak oholtza berean elkartu ditu Harituzek. Lehenengo saio honetan bost bertsolari aritu zen kantari: Jon Mendiluze, Aratz Arzelus eta Izar Zelarain, Alaia Martin eta Oihana Iguaran izango dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte.



Gaztetxean 50 entzule inguru bildu ziren eta saio polita egin zuten bost protagonistek. Ordu eta erdiko saioan zehar, mota guztietako ariketa eta gaiak proposatu dizkie gai-jartzaileak bertsolariei eta zenbait unetan gazteei jendaurrean aritzeko ohitura falta sumatu arren, bertsoaldi eder ugari entzun ahal izan dituzte gaztetxera bertaratutako berrogeita hamar bertsozaleek.

Plazara ekimenak dituen helburuei ezin hobeto erantzun die Anoetako saioak. Antolatzaileen esanetan, izurriaren ondorioz desagertzear geratu den plaza mota bat berpizteko eta gazteei aukera bat emateko balio izan du saioak. Gazteek berriz, honakoa aitortu dute: “Hasieran oso urduri egon arren, saioa aurrera joan ahala lasaiago eta erosoago aritu gara bertsotan”. “Oihana eta Alaiaren ondoan kantatzea ohore bat izan da guretzat eta sekulako laguntza eman digute, gainera” gaineratu dute.

Eskualdeko bertso-eskola honek tankera honetako proiektua gauzatzen duen lehen aldia da, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak iaz antolatu zuen ekimenenaren hiritik eta bertso-eskolako gaztetxoetan oso harrera ona izan du. Hala adierazi dio Bertsoari Haritz Mujika Harituz Bertsozale Elkarguneko arduradunak: "Bertso-eskolakoek urtean duten ia plaza bakarra eskolarteko txapelketa da, estuasunean bizi dutena, eta plazako bertsolariekin oholtzan batera aritzea ilusio piztailea da berentzat. Gainera badakite saioaren ardura, nolabait, bertsolari kontsagratuengan dagoela, eta arindu horrek beste lasaitasun bat ematen die bertsotan gozatzeko. Gure bertso-eskolan motibazio handia sortu du".

Aurten, hiru saio antolatzeko asmoa du Harituzek, bi plazako bertsolariak tartean direla eta hirugarrena bertso-eskolako gaztetxoekin. Datorren urtean ere aukera izan ezkero proposamenarekin aurrera egin asmotan dira.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri