Martxoaren 26an da 2022-02-23

Bertso Eguna Euskal Herri osoan barrena zabaltzeko dinamikari jarraiki, aurtengo edizioak ere badu lekua eta hitzordua: Izpuran (Baxenabarre) martxoaren 26an. 17:00etatik aurrera izango da herriko Faustin Bentaberri Gelan, eta, Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan. Gainera, Bertso Egunekoa emanaldi berezia izanik, eskualdeko beste zenbait sortzailek ere hartuko dute parte.
Sarrerak eskuragarri
Sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: 9 eurokoa da sarrera, eta 12 eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkide ez direnentzat. Gazteek 6 euroan lortu ahal izango dute.
Bertso Eguneko saiora sartzeko ezinbestekoa izango da EBko COVID ziurtagiria aurkeztea, Frantziar Estatuko araudiak hala aginduta*.
Goizean Batzar Nagusia
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak hitzordua baliatu eta urteroko Ohiko Batzar Nagusia deitu du egun eta toki berean. 11:00etatik 13:00etara izango da Izpurako Faustin Bentaberri Gelan bertan. 2021eko memoria eta balantzea azaldu eta 2022ko egitasmoa eta aurrekontua aurkeztuko dira, segidan haien onarpena gauzatzeko. Amaitutakoan, mokadua eskainiko zaie agertutako bazkideei, 13:00etatik 14:00etara.
* Egun dauden neurrien arabera eta kultur emanaldietarako sarrerari dagokionez: 16 urtetik gorakoen kasuan, txertaketa osoa jaso izanaren agiria aurkeztu beharko da, errefortzu dosia barne; edota duela 11 egun eta 4 hilabete tartean, COVID-19an positibo eman izanaren ziurtagiria. Ez du PCR edo antigeno frogako emaitza negatiboak balio. Aitzitik, 12 eta 15 urte bitartekoen kasuan, txertaketa osoa jaso izanaren agiria aurkeztu beharko da, errefortzu dosirik behar izan gabe, edota duela 11 egun eta 6 hilabete tartean COVID-19an positibo eman izanaren ziurtagiria. Kasu honetan, 24 orduren baitan egindako PCR eta antigeno frogaren emaitza negatiboak balio du.
Bi kasuetan, bestela, txertaketa ez jasotzeko medikuaren kontraindikazio agiria ere onartzen da.
Edonola ere, neurriak alda daitezke eta eguna hurbildu ahala horien jarraipena egitea aholkatzen dugu ezustekorik gerta ez dadin.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa