Eskualdeko txapelketak 2022-02-28

Busturialdeko txapelketako finala larunbatean Gernika-Lumon

Busturialdeko txapelketako finala larunbatean Gernika-Lumon

Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan Gernika-Lumon. 18 bertsolarik hartu dute parte eta hiru kanporaketa jokatu ostean, honako zortzikote hau ariko da Astran finalean:

Mikel Retolaza
Onintza Enbeita
Aitor Etxebarriazarraga
Asier Galarza
Koldo Gezuraga
Lurdes Ondaro
Beñat Bilbao

Bertsozaletasuna indartu eta plaza erosoa eskaini
Busturialdeko txapelketaren helburua eskualdeko bertsozaletasuna indartzea eta hasi berriei zein gutxi dabiltzanei plaza eroso bat eskaintzea da, Ander Elortegi Lilibertso bertso-eskolako kidearen esanetan. Eta horiek lortzen ari da ekimena. Aurtengoan, esaterako, hiru kanporaketetan oso jarraipen zabala izan du, pandemia egoera lagundu ez arren. Eskualdeko herri txikietako elkarteetan egin dira saioak, eta bai jendez eta bai giroz oso ondo joan dira. Azken saioa, joan den ostiralean izan zen Muxikan eta 80 lagun inguru bildu ziren.

Plazaratzeko bidea ere errazten du eskualdeko txapelketak. Aurten, esaterako, Jokin Ansotegik Muxikako kanporaketa horretan egin du bere lehendabiziko plaza.

Elortegik, halere, aitortu du lehenengo urteetan txapelketa nahiko serio hartzen zutela eta horrek ez zuela larregi laguntzen helburu horiek lortzen. "Erabaki genuen arindu egin behar genuela eta geure artean ondo pasatzeko ekimen bat izan behar zuela. Nik uste azken bi urteotan igarri dela hori". Jarreraz gain, ariketak eta gaiak ere egoera horretara moldatu dituzte eta gustura daude emaitzarekin.

Finala Astran
Finalak ere publikoarekiko hurbiltasun hori eta jolas giro bera izango du. Astran izango da, taberna ondoan, eta lanak ere ildo berean joango dira. Finalean ere publikoaren jarraipen polita espero dute Lilibertsokoek.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu