Donostiako Ibaeta auzoan 2022-03-03

Hide Dohino japoniarra bertsotan

Donostiako Ibaeta auzoan izan da, martxoaren batean urtero egiten den jaian. Aingeru Zaindariaren egunez, bertsolariak izaten dira beti auzoko kaxko horretan: Egaña, Lizaso eta Gaztelumendi anaiak. Aurten bosgarrena ere izan dute une batez, Hide Dohino japoniarra. Euskaraz ikasi eta Lekeition duen lagun bati esker bertsotan ere trebatu dena. Saioaren hasieran bertsolariekin batera oholtzara igo eta bi bertso bota zituen japoniarrak, entzuleen eta bertsolarien txaloak jasoz.

Hido Dohino japoniarra Ibaetan

 

Hona hemen Irutxuluko hitzak egin dion elkarrizketa:

Eta, nolatan ikasi duzu euskara?
Duela lau urte hasi nintzen ikasi. Bertso saio aurretik nire japoniako irakaslearekin topatu naiz, kasualitatez. Berarekin eta bere lagunarekin hasi nintzen ikasten, gramatika bakarrik, eta gero nire kabuz. Euskal Herrira etortzen hasi nintzen, batez ere Lekeitiora.

Ez zara inoiz Euskal Herrian bizi?
Ez naiz Euskal Herrian bizi, duela hogei bat egun iritsi naiz. Nire asmoa da EHUn ikerketa tesi bat egitea eta horretarako etorri naiz. Euskara ikasten nuen, Japonian eta Madrilen, bertako euskal etxean. Eta hilabetero Lekeitiora joan izan naiz jaietara, mendira edo lagunek diotena egitera.

Nola ikasi duzu bertsotan?
Ikasi, ikasi, ez dut sekula ikasi. Badaukat lagun bertsolari bat, eta nire urtebetetzea ospatzeko urtero bidali dit bertso bat. Nik ere berari eskerrak emateko, eta bere urtebetetzerako bidaltzen hasi nintzen. Justu pandemiak harrapatu gaituen bi urte hauetan, denbora hartu dut zerbait idatzi eta lagunei bidaltzeko. Haiek zuzendu didate, iruzkinak egin.

Nolako esperientzia izan da bertsotan egitea?
Ez dakit, izugarria izan da. Ni bertsolaria ez izan arren, bertsolari handi horiekin oholtza partekatzen utzi didate, eta eta oso polita izan da.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza