None 2022-03-04

Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko proiektua bertsotan

Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko proiektua bertsotan

Izan Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen Kutxatik Oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dute, gertutik bizitako esperientzien harira. Bertso musikatuen bidez errealitate hori gehiago bistaratzeko ekimena da eta larunbatean izango da saioetako bat Asteasun. Martxoaren 12an Errenterian, eta aurrerago ere saio gehiago egiteko asmoa dute, Bertsoa.eusi adierazi diotenez.

Bularreko minbizia bisibilizatu
Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpena egin nahi dute, beren esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; "bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz". "Gaur egun gizartearen ahotan eta mediatikoki hain ezaguna den gaixotasun honen atzean, orokorrean uste den baino mundu zabalagoa dagoela ikusarazi nahi dugu, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsiz, mamuak zokoratuz eta tabu diren gaiak azaleratuz".

Proiektuak zenbait bertsolariren lana izan dute bide erakusgarri. Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik eta Ane Labakaren Alagara Mutilatuak lanak aipatzen dituzte.
"Gure proiektuak Alberdik azpimarratzen dituen bi mailatan eragingo luke: alde batetik, minbizia jasandako emakumeok bizitako esperientziei bisibilitatea eta garrantzia eman, eta esperientzia hoietatik abiatuta, hizkuntza eraikitzaile eta eraldatzaile bat sortu, emakume bertsolarien ekoizpen lanari merezi duen errekonozimendua, prestigioa eta espazioa eskainiz".

Minbiziaren inguruan tabuak azaleratu eta deseraikitzeko, arropa eranzteko prest dadue. "Eta Ane Labakak primeran adierazten duen bezela, Kolektiboki eta konplizitatez. Bazterrekoa gozatzea; hegemonia arrakalatzea. Elkarrekin sortzea; kantatzea. Hartzaileari azkura eragitea. Elkarrekin barre egitea. Algaraka. Ozen".

 
Behin behineko agenda

 2022-03-05 Asteasu
Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran eta Eli Pagola. Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi. Gai-jartzen, Amaia Agirre. 18:00etan, Udaletxeko ikus-entzunezko gelan.

 2022-03-12 Errenteria
Maider Arregi Markuleta, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Alaia Martin. Gai-jartzen: Amaia Agirre. Musikariak: Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra. 18:00etan, Niessen Kulturgunean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu