Busturialdeko txapelketa 2022-03-07

Astra lepo beteta eta txapela Etxebarriazarragarentzat

Astra lepo beteta eta txapela Etxebarriazarragarentzat

Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finala jokatu zuten larunbatean Gernika-Lumon, kulturarako fabrika soziala bertsolariz eta bertsozalez beteta zela. Lilibertso bertso-eskolak antolatuta, lehia arindu eta bertso lagunarte giroa zabaltzea du helburu ekitaldiak eta lortu zuen finalean ere.

Txapelduna ere izaten du txapelketak eta Aitor Etxebarriazarraga izan da aurtengoa, Ibai Amillategirekin buruz burukoa jokatuta. Aurrez hiru kanporaketa jokatuta, zortzi bertsolari aritu ziren finalean: Etxebarriazarraga eta Amillategirekin batera, Onintza Enbeita, Mikel Retolaza, Koldo Gezuraga, Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao eta Asier Galarza. Gaurkotasunezko gaiak seriotasunez zein humorez landu zituzten; besteak beste, gerra kazetarien lana izan zuten hizpide, baita lehen arretaren errealitatea ere.



Aitor Etxebarriazarra bukaerako agurrean bertsoaren gauzarik onena lagunartea dela aitortu zuen: "Txalo jotzen eitearren/ danori eskerrik asko/bertsoaren kontu onena/lagunartea dalako".  Eskualdeko txapelketaren bigarren finala zuen bertsolari gernikarrak, eta lehenengo buruz burukoa. Hain zuzen ere, Ibai Amillategi lagun minarekin lehiatu zuen azken txanpa, eta beragaz aritzea “bikaina” izan zela onartu du: “Txapela baino ilusio gehiagoz hartu dut Ibairekin buruz burukora ailegatu izana, txapelak ere ilusio handia egin didan arren”.

Astra beteta ikustea ere azpimarragarria izan zen, bi urteotako panorama ikusita. “Uste dut saioz saio entzuleen kopurua handiagoa izan dela. Nabaritzen da jendeak bertsoez gozatzeko gogoa zuela, eta guri ilusio handia egiten digu babes hori sentitzeak. Zapatu arratsalde batean hiru orduko saioaz gozatzeko horrenbeste jende bertaratzea sekulakoa izan da, gauzak ondo egiten ari garen seinale”, adierazi du. Gero eta bertsozale gehiago daudela ere badio".

(Argazkiak: Txebi Arriaga)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu