Aitor Etxebarriazarraga - Busturialeko txapelduna 2022-03-07

“Bertso saio batean ikustea pentsaezina zirudien jendea ere elkartu zen finalean”

“Bertso saio batean ikustea pentsaezina zirudien jendea ere elkartu zen finalean”
Lilibertso bertso eskolak Busturialdeko txapelketari lagunarteko formatura ekarri eta jendearengana hurbiltzeko bidea egin dute azken urteetan, txapelketa kutsua arinduz eta eskualdean emaitzak ematen ari da aldaketa. Aitor Etxebarriazarraga izan da aurtengo irabazlea eta berak kontatu dio Bertsoari txapelketak eta finalak eman duena.

Lilibertso bertso eskolak Busturialdeko Txapelketa lagunarteko formatura ekarri eta jendearengana hurbiltzeko bidea egin dute azken urteetan, txapelketa kutsua arinduz, eta eskualdean emaitzak ematen ari da aldaketa. Aitor Etxebarriazarraga gernikarra izan da aurtengo irabazlea eta berak kontatu dio Bertsoa.eusi txapelketak eta finalak eman duena.

“Bertsoarekiko harreman desberdina sortzen da”
Lagunarteko formatuak eta jendearenganako hurbiltasunak bertsoarekiko harreman desberdina sortzea dakar, Etxebarriazarragaren hitzetan. “Eszenografia eta gaien heldulekuak ere norabide horretan daude planteatuta”. Gaurkotasuna eta gai sozialak dira oinarri, “hausnarketa eta jolasa” elkarrekin tartekatuz.

Eskualdeko bertsolarien maila ere nabarmendu nahi izan du Etxebarriazarragak. “Finala maila aldetik ere oso ona izan zen eta horrek ere laguntzen du zaletasuna indartzen. Uste dut eskualdeko bertsolarien bertso maila gorantz doala eta horrek ere publikoaren gozamena handitu egin duela”. Zentzu horretan, eskualdeko bertsolaritzaren etorkizunak itxaropentsu ageri da.

200 lagun, aretoa tope eta publiko berria ere bai
Astrako kulturarako fabrika soziala tope beteta jokatu zen finala. Txapelketak orain arte ezagutu duen jendetzarik handiena biltzeaz gain, publiko berriaren presentzia ere azpimarratu du eskualdeko txapeldun berriak: “Bertso saio batean ikustea pentsaezina den jendea ere bertan izatea oso pozgarria eta aberasgarria da. Betiko bertsozalea izan arren oinarrizko helburu, publiko horrekin ere konektatzea lortzen badugu, ziur gaude gero bestelako jaialdi eta bertso ekitaldietan ere ikusiko ditugula plazan”.

Eskualdean denak elkar ezagutzeak sortzen duen konplizitateak ere asko lagundu zuela uste du Gernika-Lumoko bertsolariak.

“Belarriz sortu den bertso-eskolako bertsolaria” sentitzen naiz
Aitor Etxebarriazarragaren bertso bidea berezia izan da, gaur eguneko bertso ibilbide ohikoenarekin alderatuta behintzat. Helduaroan ekin zion bertso lanketari, 22 urterekin, eta iaz Bizkaiko finalean kantatu zuen. “Belarriz sortu den bertso-eskolako bertsolaria” sentitzen da bera, Lilibertsoren “kanpamendu basea” eta beste bertsolarien bertsokerei esker jantzi duena bere burua. Era berean, argi du zein bertso molde garatu nahi lukeen ere, eta norabide horretan ari da lanean.

Bide horretan, oso gertuko pertsona Ibai Amillategi izan du, koadrilakoak izateaz gain, elkarrekin hasi baitziren bertsotan. Busturialdeko finalean buruz burukoa elkarrekin izateak ilusio berezia egin diola aitortu du: “Orain arte txepelketan beti batek arre egiten zuen eta besteak so egiten genuen, eta ilusio berezia egin dit buruz burukoan biok izateak”.

Plazan gustura eta eskertuta
Bizkaiko finala mugarri izan da gernikarraren bertso bidean eta ate berriak ireki dizkio. Gustura, gogotsu eta eskertuta ari da bizitzen plazaren eremu berria, eta bidea egiten jarraitzea du helburu.

Txapelketa Nagusira, “ematera baino xurgatzera”
Aurten Txapelketa Nagusiaren urtea da Aitor Etxebarrizarraga ere bertan izango da. Gogotsu joango dela aitortu dio Bertsoari, eta batez ere ikasteko jarreraz joango dela dio. Zer eman nahiko lukeen galdetuta, ematera baino xurgatzera joango dela erantzun du. Txapelketako prozesua bere bertso maila hobetzen laguntzeko baliatu nahiko luke.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin