Martxan da jada 2022-03-15
Martxoan Bertsoak 20. urteurrena bete du Urretxu-Zumarragako bertsolaritza hauspotzen. Aurtengo berrikuntza taldekako txapelketa berreskuratu izana da, 2018 egin gabe egon ondoren. Aurtengoan, zortzi taldek eman dute izena eta ari dira herrian saltsa jartzen.
Hiru kanporaketa eta finala izango ditu txapelketak eta dagoeneko bi jokatu dira. Jon Mendizabal, Mattin Aranburu eta Mikel Iturriotzen Tapia eta Leturias gailendu zen lehenbizikoan, Apatxen; bigarren saioan, Legazpiko Bertso Olariak nagusitu ziren Foxen, Ane Beloki, Jone Narbaiza eta Lierni Ugarte.
Argazkia: Otamotz
Azken kanporaketa, ostiral honetan jokatuko da, 22:30ean Motz tabernan. Zubiri-zubiri nongori-nongori (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Sara Bidarte), Xaguxar zopa (Manex Mantxola, Jon Aztiria eta Iñigo Ramos) eta Kostata (Beñati Torres, Irati Sanchez eta Aitor Salegi) taldeek parte hartuko dute.
Finala hilaren 25ean jokatuko da, 22:30ean, gaztetxean, hiru talde irabazleen artean.
Argazkia: Otamotz
Bertso eskola irekiak
«Ez da erraza horrelako egitaraua osatzea. Bertso-poteo bat antolatzeak, edo kanpotik ikuskizun bat ekartzeak, ez du neke handirik suposatzen. Taldekako txapelketa antolatzea, ordea, beste gauza bat da. Jendea animatu egin behar da, eta animatzeko seguru sentitu behar du, gai dela eta gustura egingo duela pentsatu. Hori dela eta, bertso eskola irekiak antolatu ditugu urtarrila hasieratik, txapelketan aritu nahi zuen orok bertsotan aritzeko aukera izan zezan. Pozik gaude, eskola horiek beren emaitza izan dutelako. Horren isla da aurtengo taldekako txapelketan arituko garen 24 parte hartzailetik 9 aurrez sekula kantatu gabeak izatea», adierazi dute antolakuntzatik.
Era berean, antolatzaileek txapelketaren kutsu herrikoia azpimarratu dute. «Bere sorreratik, gu oraindik umeak ginela, zerbait berezia izan du Martxoan Bertsoak. Ez da urruneko oholtza batean egiten den ohiko txapelketa bat, lehiatik gutxi duen adierazpen herrikoi bat baizik. Jendea gustura joaten da entzutera, kantuan dagoena bere laguna, arreba edo ezagunen bat delako», azaldu du Iturriotzek.
Bertso poteoa eta antzerkia, apirilean eta maiatzean
Izan ere taldekako txapelketa ez da ekimen bakarra izango, eta apirilean eta maiatzean ere izango da ekitaldirik. Apirilaren 8an, bertso poteoa egingo dute, Korrika Urretxu eta Zumarragatik pasatzen dela eta. 19:00etan hasiko da, gaztetxean. Beñat Torres, Maialen Akizu eta Mikel Iturriotzek parte hartuko dute. Bukatzeko, maiatzaren 14an antzerkia egongo da Urretxuko Labeaga aretoan. 19:00etan izango da. Aurtengo edizioaren kartela Maddi Iraetak egin du.
Bertso sortak pandemian
Nahiz eta pandemiaren agerpenak erabat baldintzatu, bertso eskola ez da geldirik egon azken urteotan. Urtero antolatu dute Martxoan Bertsoa zikloa. Horrez gain, pandemian zehar Etxetikan Korrozka bertso katea antolatu zuten: 100 herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten. Era berean, bi astean behin Otamotz atari digitalean bertso sortak igotzen dituzte. Dagoeneko, 29 herritarrek igo dituzte beraien bertso sortak eta guztiak daude entzungai.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24