Bertsolaritza irratietan 2022-03-28

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona hemen aurreko asteak ekarri diguna irratsaioen aldetik. Azken asteetan egin izan diren bertso saioak eta beste gauza asko ere entzuteko parada eskainia zaigu.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratia

Bi zarauztar izan zituzten gonbidatuak aurreko astean, bi herritar eta bi berrien inguruan solas egin zuten horiekin. Alde batetik Hodei Iruretagoienarekin Bilbon egin den Mauri Apolo sariketako kontuak aipatu zituzten eta bestalde, Usua Martinezekin Iruñean egin den Berts(h)ori sariketaren berri hartu zuten.

Bapateko unibertsoa 22-03-21

(H)ari naizela programa Ataria irratian

Joan den martxoaren 18an izan zen Plazara ekimenaren bigarren saioa, Berastegiko Urepele Elkartean. Bertsolari gazteen plazaratzea sustatzeko ekimena da Plazara, eta Anoetan eta Berastegin izan ziren bertso-saioak; Anoetan otsailean izan zen saioa, eta aurreko ostiralean izan zen Berastegin.
Imanol Artola "felix"en esanetara aritu ziren Beñat Mateos Zeberio, Ane Zubia Aranalde eta Eki Mateorena Zozaia bertsolari gazteak, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka oholtzalagun zituztelarik.

(H)ari naizela 2022-03-23


Potto programa Bilbo Hiria irratian


V. Mauri-Apolo sariketaren berri ekarri zigun potto saioak.
Saioa martxoaren 18an iragan zen eta bertan kantuan aritu ziren Iruri Altzerreka, Hodei Iruretagoiena, Gorka Pagonabarraga eta Janire Arrizabalaga. Eneko Abasolo “Abarkas” gai-jartzaile lanetan aritu zen.
Gorka Pagonabarraga atera zen txapeldun. Bertso hautaketa hemen.

Potto 2022-03-24


Bertsoinka Xorroxin irratian

Joan den otsailaren 12an, Lasarte Oriako Xirimiri elkartean egin zen bertso saio literarioko bertsoak entzuteko parada izan zen Bertsoinka saioan. Bertan, Miren Agur Meabek gidatutako saioan, Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Uxue Alberdi aritu ziren bertsotan.

Bertsoinka 2022-03-24


Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Errenteriako Niessen aretoan Izan Inurri Elkarteak antolatutako bertso saio musikatua izan zen Hitza Jolas saioaren oinarri. Gai gordinenek ere komikotik zerbait dutela ikasiko dugu umorearen betaurrekoak jantzita. Bertan, Alaia Martin, Maider Arregi, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita aritu ziren kantuan eta gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ibili zen. Musikariak Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra izan ziren.

 
 
Txoriaren kantutik jendeen kantura
Udaberria berriz, bertsoz loratu da !

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri