Herrialdeetako txapelketak 2022-04-01

Gaur hasiko da Arabako Txapelketa Amurrion

Gaur hasiko da Arabako Txapelketa Amurrion

Arabako Bertsolari Txapelketako XV. edizioa gaur hasiko da Amurrion eta asteburuan emango dio jarraipena Biasterin eta Trebiñun. Sei bertsolari ariko dira oholtzan bertsotan, tartean egungo Arabako Txapelduna, Iñaki Viñaspre.

    Aitor Najera Saez de Vicuña - Zalduondo
    Eukene De los Aires Amundarain - Gasteiz
    Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
    Paula Amilburu Izargarai - Aramaio
    Unai Anda Delika - Ametzaga
    Xabier Antia Zuaznabar - Gasteiz

Gai emailea Nieves del Alamo Gil izango da. Saioa kultur etxean izango da, 20:00etan. Sarrerak salgai, www.bertsosarrerak.eus gunean.

40 urteko ibilbidea gogoan
Arabako Bertsolari Txapelketako aurtengo edizioak bertsolaritzak Araban egin duen 40 urteko ibilbidea gogoan. 1982an Arabako aurreneko bertso eskolak sortu ziren eta urteurren hori gogora ekarri zuen Arabako Bertsozale Elkarteak aurkezpen ekitaldian, egindako bideari aitortza eginez.

Ekainaren 11an finala
Txapelketako lehenengo final zortzirena apirilaren 1ean jokatuko da, Amurrioko Kultur Etxean. Eta ekainaren 11an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala izango ditu. Final zortzirenak: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen. Final laurdenak: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Finalerdiak: Araia eta Izarran eta finala, lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan.

Parte hartzeari dagokionez, 30 bertsolarik parte hartuko dute, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi izena eman duten 25 bertsolari gehiagok. 18  arituko dira final zortzirenetan, final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala. Aroa Arrizubieta finalistak ez du parte hartuko, kanpoan delako.

Txapelketan 9 aurkezle izango dira 10 saio eta finala aurkeztuko dutenak eta 11 gai-jartzaile taldean gaiak sortuko dituztenak.

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu