Bertsolaritza irratietan 2022-04-04

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Pasa den asteko bertsolaritzari buruzko irratsaioen bilduma hemen duzue. Ea denok gozatzeko aukera aurkitzen dugun...

Bapateko Unibertsoa Arraio irratia

Aurreko ostiralean jokatu ziren bi finalen aipamena egin izan zen Bapateko unibertsoa saioan. Alde batetik, Erniarraiz sariketako aurtengo txapelduna Oier Etxeberriarekin hitz egiteko aukera izan zuten eta bestalde, Uretxu-Zumarragan Martxoan Bertsoa sariketan kantuan aritutako Jon Aztiriak bere bizipenen berri eman zuen.

Bapateko unibertsoa 22-03-28

(H)ari naizela programa Ataria irratian

Elbarrenako jaietako Ez da kasualitatea bertso saio musikatuaren bertsoaldiak entzuteko aukera izan zen (H)ari naizela saioan. Bertan, Miren Amuriza, Ane Labaka, Alaia Martin eta Oihana Iguaran jardun ziren kantuan Amaia Agirreren esanetara, eta Ixar Arrutiren eta Gari Otamendiren erritmoan.

(H)ari naizela 2022-03-30


Potto programa Bilbo Hiria irratian

Bertso Eguna zita handia da, urtero egutegian gorriz markatua. Aurten Izpuran izan dugu hitzordua, iaz Iruñea eta Getarian, eta aurretik beste hamaika saio.
Pasa den asteko Potto saioan, “Delorean” autoa hartzeko eta denboran zehar bidaia egiteko proposamena luzatu ziguten, Bertso Egun askotara bisita egiteko aukera ederra dugu beraz. Eneko Lazkoz, Oihane Perea, Jon Maia, Iker Gurrutxaga, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Miren Amuriza, Odei Barroso…

Potto 2022-03-31


Bertsoinka Xorroxin irratian

Joan den Otsailean, Ordizian eta Lezon egin ziren bertso jaialdietako bertsoak aurreko asteko Bertsoinka saioan.
Ordizian, Saioa Alkaiza, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia aritu ziren bertsotan eta Igor Egiguren gai-jartzaile lanetan. Lezon berriz, Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita aritu ziren kantuan, Unai Elizasuren esanetara.

Bertsoinka 2022-03-31


Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Pausuz pausu eta eskuz esku dabil Korrika. HITZEKIN jolas egitera etorri zen Hitza Jolas saioa, baina badaezpada, apropos jantzita. Mendaron eta Zigoitian izandako saioetako bertsoaldiak hartu zituzten oinarri. Azti ibili, tartean primiziaren bat edo beste ere badago eta! Bederatzikoak Ipar Euskal Herrian jarraitzen du.

 
 
Bertsoa, lekukoa, dabiltz berdin berdin
Euskal herrian gaindi, euskaraz hitzekin !

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa