Bertsolaritza irratietan 2022-04-11

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Pasa den asteak ekarri zizkigun irratsaioen bilduma hementxe dugu eskura, denok bertsoaz gozatzeko nahi dugun modura...

Bapateko Unibertsoa Arraio irratia

Korrika kulturalaren karietara Zarautzen antolatu zen bertso saioa izan zuten ardatz aurreko asteko saioan. Bertan, Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Markel Eizagirre eta Julen Zulaika herriko bertsolariek hartu zuten parte eta Maite Aizpurua aritu zen gai jartzaile lanetan. Bestalde, hitanoaren erabileraz hitz egiteko aukera izan zuten Iñigo Manzisidor "Mantxirekin".

Bapateko unibertsoa 22-04-04

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Bertsoaren lubakian, beste saio bat dugu airean Bilbo Hiria irratian. Martxoan eta otsailean izandako saio bi eskaini dizkigute, aukeraketa diktatorialean: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa. Hamaika bertsolari (asko ez, 10+1), bi gai-jartzaileren esanetara, bi saio handitan. Deustu eta Zornotza bertsoz blaitu ziren otsailean eta martxoan; ale preziatuenak ditugu entzungai.
Ordubete, bertsoaren lurraldean barnako bidaia. On egin!

Potto 2022-04-07


Bertsoinka Xorroxin irratian

Joan den martxoaren 26an, Izpuran egin izan zen Bertso egunaren bertsoaldi onenekin osatu zen saioa. Bertan, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Unai Agirre aritu ziren bertsotan, Aimar Karrikaren esanetara. Xabi Etxeberri, Mirentxu Lazkano eta Paxkal Irigoyen aritu ziren musikan eta kantuan.

Bertsoinka 2022-04-07


Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Izpuran izandako bertso eguna hartu zuten abiapuntu, baina Korrikak eman digu bertso zaharren bat entzuteko aukera. Korrika bezala Euskal Herriko beste hainbat txoko ere igaro zituzten, Lazkaomendi edota Araba kasu. Azpeitiko Erniarraitz sariketako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu dizkigute.

 
Bertsoaz eta hitzez, garenez egarri
Hemen dauzkagu biak, denon gozagarri !

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa