Finala maiatzaren 28an, Larrabetzun 2022-04-27

Bizkaiko Taldekakoaren bost saio asteburuan

Bizkaiko Taldekakoaren bost saio asteburuan
Mungia, Getxo, Iurreta, Markina-Xemein eta Bermeon jokatuko dira, bariku eta zapatu honetan, taldekakoaren kanporaketak. Finalaurrekoak ia erabakita geldituko dira.

Bizkaiko Taldekakoaren bost kanporaketa jokatuko dira barikua eta zapatua bitartean, beste horrenbeste herritan. Saio bakarraren faltan, ia erabakita geratuko dira Larrabetzuko finalaurrekoak.


Barikuko saioak

Mungian, 18:00etan hasita, Take it easy!, Laukijjek eta Santutxuko Bertso Eskola taldeek jokatuko dute kanporaketa. Saioak:

    18:00etan Herriko tabernan
    19:00etan Txutxubis tabernan
    20:00etan Errota gaztetxean
    Gaztetxeko saioaren ostean, jateko zerbait egongo da, gainera.

Markina-Xemeinen, 18:30ean hasita, Akerbeltzen antxumak eta Gerri maltxurrak taldeek jokatuko dute kanporaketa. Saio denak izango dira Buztarri tabernan.

Getxon, 19:00etan hasita, Estropozu, Tosu bizirik eta Koipelistriek taldeek jokatuko dute eguneko hirugarren kanporaketa. Saioak:

    19:00etan Salem tabernan
    20:00etan Etxeandia garagardotegian
    21:30ean Azebarri elkartean

Iurretan, 19:30etik aurrera, Kristiñanak, Ez dakit ba! eta Poto Baptist School taldeen artekoa izango da eguneko laugarren eta azken kanporaketa. Saio denak Oromiño auzoko San Marko ermitan izango dira.


Zapatuko saioa

Bermeon, 18:00etan hasita, Beethovenen belarriak, Topera eta Azkena eta etxera taldeen arteko saioa izango da. Saioak:

    18:00etan Izaro Irish Pub-en
    19:00etan Talako kantinan
    20:00etan kafe Loidxien.


Saio bakoitzeko talde irabazlea maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko den finalera sailkatuko da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza