Leitzako bertso eskolaren eskutik 2022-04-28

Bihar hasiko da afari giroko Mingaiñe Saltsan sariketa Uizin

Bihar hasiko da afari giroko Mingaiñe Saltsan sariketa Uizin

Leitzako bertso-eskolak Mingañe saltsan afari giroko eta lagunarteko bertso sariketa antolatu du eta bihar izango da lehenbiziko saioa Uizin. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Uitzin, Berastegin eta Aranon kanporaketak, Leitzan finala, maiatzak 27an. Belaunaldi eta bertsolari molde desberdinak lagunarte giroan elkartzeko ekimena da Mingañe Saltsan. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan, Uiziko elkartean, 21:00etan hasita:

Eneko Lazkoz
Paule Loizaga
Iñigo Gorostarzu Etxorde
Jone Uria
Xabier Legarreta Arano
Ander Fuentes Iturri

"Aspalditik geneukan zerbait antolatzeko gogoa"
"Gu ere bestek antolatutako sariketa askotara joan izan gara eta aspalditik geneukan guk ere zerbait eskaintzeko gogoa, geure estilora" adierazi du Xabat Illarregik. Gustuko estilo hori lagunarte giroko eta afari bueltan antolatutako sariketa da, "entzutera doan jendeak eta kantatzen duten bertsolariek ere gozatzeko moduko formatua".



Leitza inguruan ere saioak
Sariketa honen bigarren oinarria saioak inguruko herrietara ere zabaltzea izan da. Hiru kanporaketak Leitza inguruko herrietan egingo dira: Aranon, Berastegin eta Uitzin. Finala Leitzan. Herriko bertsozaletasuna indartzea ere bilatzen du ekimenak: "Txapelketetan Leitzan jendea mugitzen da baina ohiko bestelako saioetan ez horrenbeste eta mugimendu hori indartzea ere nahi izan dugu"

Adin eta estilo desberdineko bertsolariak
Bertsolarien hautaketan adin, estilo eta plazako presentzia desberdinak uztartzea bilatu dute, "nahasketa arraro bat ez baizik erakargarri bat eginez". "Plazan dabilen jendea, urruntxeago edo erdi utzita daukana, gazteak, beteranoak... nahasketa hori bilatu nahi izan dugu" adierazi du Leitzako bertsolari gazteak.



Bertsotan egiteko ariketak ere ildo berean doaz: ofizio asko, puntuak, gai orokorra hasieran... bakarkakorik gabeko saioak izango dira, giroa arintze aldera.

Harrera ona izan du
Xabat Illarregik adierazi duenez Mingañe Saltsan ekimenak oso harrera ona izan du bai bertsolarien artean bai inguruko bertsozaleen artean. Lehenengo saioa apirilaren 29an da, Uitzin.

Beste bi kanporaketak

Berastegin, maiatzak 6, aretoan, 21:00
Josu Sanjurjo
Maddi Ane Txoperena
Asier Azpiroz
Jexux Mari Irazu
Sarai Robles
Beñat Iguaran

Aranon, maiatzak 13, elkartean, 21:00
Aitor Etxeberriazarraga
Joanes Illarregi
Oihana Bartra
Iban Urdangarin
Ekhiñe Zapiain
Eneritz Artetxe

Finala, maiatzaren 27an, Leitzako Torrea tabernan, 21:00etan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri